saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004083

Bizkaian egoitza duten senar-emateak, euren bi seme-alabekin, Frantziako inbertsio fondoetako partaidetzen titularitatea dute; fondo horien likidazio balioa 2013ko abenduaren 31n 185.000 eurokoa da. Ezkontide bat 2013. urtean hil da. Nork dauka 720 ereduan partaidetza horien gainean informatzeko betebeharra?

Aurkeztutako kasuan, partaidetza horiei buruz bizirik jarraitzen duen ezkontideak, seme-alabek eta jaraunspen jasogabeak informatu behar dute, baldin eta jaraunspena jaso behar dutenek oraindik ere onartu ez badute, ez beren-beregi ez isilbidez. Jaraunspena onarturik badago, partaidetzen berri eman beharko dute horien gaineko titularitatea dutenek 2013ko abenduaren 31n.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Titulartasun konpartitua

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli