www.bizkaia.eus/guregida


Aplika daitekeen araudia


  
2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei Buruzkoa [BAO 49_2005/03/11]

(...)

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria

Atzerrian diren ondasun eta eskubideen berri eman beharra.

  1. Zergapekoek, foru arau honen 17.4 artikuluan eta 92. artikuluan ezarritakoarekin bat eta arauz ezartzen diren baldintzetan, honako informazio hau eman beharko diote Zerga Administrazioari:
    1. Banku- edo kreditu-trafikoan diharduten atzerriko erakundeetan irekita dauden kontuei buruzko informazioa, baldin eta zergapekoa bada kontuon titularra edo onuraduna, edo kontuon gaineko nolabaiteko xedatze-ahalmenik badu.
    2. Batetik, mota guztietako erakundeen kapitaleko edo fondo propioetako edo ondareko partaidetza ordezkatzen duten titulu, aktibo, balore edo aktibo guztiei buruzko informazioa, zergapekoa haien titularra bada eta aurreko horiek guztiak atzerrian badaude edo han gordailatuta; bestetik, zergapekoa hartzaile den bizitzaedo baliaezintasun-aseguruei buruzko informazioa zein dirua, ondasun higigarriak edo higiezinak emanez eraturiko aldi baterako edo biziarteko errentei buruzko informazioa, zergapekoa haien onuraduna bada, baldin eta aseguru eta errenta horiek atzerrian kokatutako erakundeekin kontratatu badira.
    3. Zergapekoak bere titulartasunpean atzerrian dituen ondasun higiezinei nahiz ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa.
    4. Zergapekoak aitorpena egiten denean bere titulartasunpean atzerrian dituen ondasun higigarriei nahiz ondasun higigarrien gaineko eskubideei buruzko informazioa, horietako bakoitzaren balioa 50.000 eurotik gorakoa bada.
    5. Zergapekoak bere titulartasunpean atzerrian matrikulaturik edo erregistraturik dituen ondasun higiezinei nahiz ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa. Aurreko bost letra horietan ezarritako betebeharra izango dute, orobat, Kapitalen zuriketa etaterrorismoaren finantzaketa prebenitzeko 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4.2 artikuluan ezartzen denarekin bat titular errealtzat jotzen direnek.
  2. Zerga arloko arau-haustetzat hartzen da xedapen gehigarri honetan aipatzen diren informazio-aitorpenak horretarako dagoen epearen barruan ez aurkeztea edo informazio osatugabea, zehaztugabea edo datu faltsuak dituzten aitorpenak aurkeztea. Arau-hausteok erregela hauen arabera zehatuko dira:
    1. Ez bada bete atzerriko kreditu-erakundeei buruzko informazioa emateko betebeharra, 5.000 euroko isun finkoa jarriko da aitorpenean kontu berari buruz jaso beharreko datu edo datu-multzo bakoitzeko, edo osatugabea edo zehaztugabea edo faltsua den datu edo datu-multzo bakoitzeko; isuna, gutxienez, 10.000 eurokoa izango da. Zehapena 100 eurokoa izango da kontu berari buruz jaso beharreko datu edo datu-multzo bakoitzeko, aitorpena epez kanpo aurkeztu bada baina Zerga Administrazioak hura aurkezteko errekerimendurik egin gabe; zehapena, gutxienez, 1.500 eurokoa izango da.
    2. Ez bada bete atzerrian gordailatu, kudeatu edo lortutako titulu, aktibo, balore, eskubide, aseguru eta errentei buruzko informazioa emateko betebeharra, 5.000 euroko isun finkoa jarriko da aitorpenean ondare-elementu bakoitzari buruz bere motaren arabera jaso beharreko datu edo datu-multzo bakoitzeko, edo aitorpen horretan osatugabea edo zehaztugabea edo faltsua den datu edo datu-multzo bakoitzeko; isuna, gutxienez, 10.000 eurokoa izango da. Zehapena 100 eurokoa izango da titulu, aktibo, balore, eskubide, aseguru eta errentei buruz jaso beharreko datu edo datu-multzo bakoitzeko, aitorpena epez kanpo aurkeztu bada baina Zerga Administrazioak hura aurkezteko errekerimendurik egin gabe; zehapena, gutxienez, 1.500 eurokoa izango da.
    3. Ez bada bete atzerrian kokatutako ondasun higigarriei eta higiezinei nahiz ondasun higigarrien eta higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa emateko betebeharra, 5.000 euroko isun finkoa jarriko da aitorpenean ondasun higigarri eta higiezin nahiz ondasun higigarrien eta higiezinen gaineko eskubide bakoitzari buruz jaso beharreko datu edo datu-multzo bakoitzeko, edo aitorpen horretan osatugabea edo zehaztugabea edo faltsua den datu edo datumultzo bakoitzeko; isuna, gutxienez, 10.000 eurokoa izango da. Zehapena 100 eurokoa izango da kontu berari buruz jaso beharreko datu edo datu-multzo bakoitzeko, aitorpena epez kanpo aurkeztu bada baina Zerga Administrazioak hura aurkezteko errekerimendurik egin gabe; zehapena, gutxienez, 1.500 eurokoa izango da. Bateraezinak dira xedapen gehigarri honetan arautzen diren arau-hausteak eta zehapenak, batetik, eta foru arau honen 203. eta 204. artikuluetan ezarritakoak, bestetik.
  3. Xedapen gehigarri honetan ezartzen dena betez jartzen diren zehapenei foru arau honen 193. artikuluan ezartzen dena aplikatuko zaie.
  4. Tributu bakoitza arautzen duten foru arauek beste ondorio espezifiko batzuk ezarri ahal izango dituzte xedapen gehigarri honetan zehazten den informazioa emateko betebeharra betetzen ez denerako.»

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria

Justifikatu gabeko ondare-irabazien eta ustez lortutako errenten zehapen-araubidea

Aplikatzen bada Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 2006ko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 52.3 artikuluan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko 1996ko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 127.6 artikuluan ezarritakoa, arau-haustea egongo da, eta zehapenaren oinarriaren %150eko diru-isun proportzionala jarriko da.
Zehapenaren oinarria hau da: aurreko lerroaldean aipatutako artikuluak aplikatuz ateratzen den kuota osoaren zenbatekoa.
Zehapenaren oinarria kalkulatzerakoan ez dira kontuan hartuko egiaztatu nahi den ekitaldian aurreko ekitaldietako zer zenbateko geratzen den konpentsatzeko, deduzitzeko edo aplikatzeko, zenbateko horiek zerga-oinarria edo likidazio-oinarria edo kuota osoa gutxitzeko erabil badaitezke.
Bateraezinak dira xedapen gehigarri honetan adierazitako zehapena, batetik, eta, bestetik, foru arau honen 196-200. artikuluetan tipifikatutako arau-hausteak direla-eta jarri beharko liratekeen zehapenak, lehenengo lerroaldean aipatzen diren artikuluetan arautzen diren justifikatu gabeko ondare-irabaziei edo ustez lortutako errentei lotutakoak, hain zuzen. Xedapen gehigarri honetan ezartzen dena betez jartzen diren zehapenei foru arau honen 192. artikuluan ezartzen dena aplikatuko zaie.»

(...)

205/2008 Foru Dekretua, abenduaren 22koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalei buruzkoa [BAO 3_2008/01/07]

(...)

53 bis artikulua. Atzerrian dauden finantza-erakundeetako kontuei buruzko informazioa eman beharra

  1. Bai Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona fisikoek eta juridikoek, bai pertsona edo erakunde ez-egoiliarrek lurralde horretan dituzten establezimendu iraunkorrek, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko 34.3 artikuluan aipatzen diren erakundeek ere urteko aitorpen informatiboa aurkeztu behar dute banku- edo kreditu- trafikoan diharduten erakundeetan irekita dauden atzerriko kontu guztiei buruz, baldin eta arestian aipatutako pertsona edo erakundeak badira kontuon titularrak, edo ordezkari, baimendu edo onuradun gisa agertzen badira kontuotan, edo kontuon gaineko xedatze-ahalmena badute, edo kontuon titular errealak badira hurrengo lerroaldean xedatzen denaren arabera. Informazio hori guztia urte bakoitzeko abenduaren 31ri buruzkoa izan behar da.
    Betebehar bera izango dute aitorpenari dagokion urteko edozein unetan kontuon titular, ordezkari, baimendu edo onuradun izan direnek, kontuon gaineko xedatze-ahalmena izan dutenek nahiz kontuon titular erreal izan direnek.
    Horretarako, honako hauek joko dira titular errealtzat: Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4.2 artikuluan ezartzen denarekin bat titular errealtzat jotzen direnak, 2. zenbaki horretan aipatzen diren pertsona edo tresnen izenean dauden kontuei dagokienez, haien egoitza atzerrian badago edo atzerrian eratu badira.
  2. Bizkaiko Foru Ogasunari datu hauek eman behar zaizkio:
    1. Banku- edo kreditu-erakundearen sozietate-izena edo izen osoa eta haren helbidea.
    2. Kontuen identifikazio osoa.
    3. Kontuok zein egunetan ireki edo kitatu diren edo, bestela, baimena zein egunetan eman edo ezeztatu den.
    4. Kontuen saldoak, abenduaren 31n, eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoa.
      Honako hauei buruzko informazioa eman behar da: kontu korronteak, aurrezki-kontuak, eperako ezarpenak, kreditu-kontuak eta diruzko beste edozein kontu edo gordailu, haien modalitatea edo izena edozein dela ere, nahiz eta ordainsaririk jaso ez.
  3. Abenduaren 31ko saldoei eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoari buruzko informazioa honako honek eman behar du: Egun horretan kontuaren titular, ordezkari, baimendu edo onuraduna denak, edo kontuon gaineko xedatze-ahalmena duenak edo titular errealtzat jotzen denak.
    Gainerako titular, ordezkari, baimendu edo onuradun, xedatze- ahalmendun edo titular errealek, berriz, adierazi behar dute kontuok zer saldo zuten izaera hori galdu zuten egunean.
  4. Artikulu honetan ezartzen den informazioa emateko beharra ez da aplikatuko honako kasu hauetan:

a) Kontuon titularrak Sozietateen gaineko Zergari buruzko 1996ko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 9. artikuluan aipatzen diren erakundeak badira.

b) Kontuon titularrak hauek badira: Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona juridikoak eta gainerako erakundeak nahiz ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak. Kontuok, dena dela, modu indibidualizatuan egon behar dute erregistratuta haien kontabilitatean eta identifikatuta, gainera, haien zenbakiaren, irekita dauden kreditu-erakundearen eta sukurtsalaren nahiz kokatuta dauden herrialde edo lurralderen arabera.

c) Kontuon titularrak hauek badira: Bizkaiko Lurralde Historikoko egoiliar diren pertsona fisikoak, jarduera ekonomiko bat egiten badute eta kontabilitatea Merkataritza Kodean ezarritakoaren arabera egiten badute. Kontuok, dena dela, modu indibidualizatuan egon behar dute erregistratuta haien kontabilitatean eta identifikatuta, gainera, haien zenbakiaren, irekita dauden kreditu-erakundearen eta sukurtsalaren nahiz kokatuta dauden herrialde edo lurralderen arabera.

d) Kontuon titularrak hauek badira: Bizkaiko Lurralde Historikoko egoiliar diren pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako erakundeak, baldin eta kontuok egoitza Espainian duten kreditu-erakundeen atzerriko establezimenduetan irekita badaude eta erakundeok kontuoi buruzko informazioa eman behar badute araudi honetako 48. artikuluarekin bat, betiere kontuon kontuoi buruzko informazioa eman ahal izan bada kontua kokatuta dagoen herrialdeko araudiaren arabera.

e) Ez da egongo kontuei buruzko informazioa eman beharrik, baldin eta kontuon abenduaren 31ko saldoen (artikulu honetako 2.d) letran aipatzen dira) batera, ez bada 50.000 euro baino handiagoa eta gauza bera gertatzen bada artikuluko zenbaki berean aipatzen diren batez besteko saldoei dagokienez. Baterako muga bi horietako edozein gaindituz gero, kontu guztiei buruzko informazioa eman beharko da.

  1. Ondoz ondoko urteetan nahitaezkoa izango da aitorpena aurkeztea, baldin eta aurreko 4. zenbakiko e) letran aipatzen diren baterako saldoak 20.000 euro baino gehiago hazi badira aurreko aitorpena aurkeztu beharra eragin zuten saldoekin alderatuta. Edozelan ere, aitorpena nahitaez aurkeztu behar da artikulu honetako 3. zenbakiko azken lerroaldean zehazten diren kasuetan, bertan aipatzen diren kontuei dagokienez. Ogasun eta Finantzen foru diputatuak onartuko du bai zer aitorpen- eredu aurkeztu behar den, bai aitorpen hori non eta zer epetan aurkeztu behar den, bai eta, hala badagokio, behar hori zer kasu eta baldintzatan bete behar den edo ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrien bidez edo bitarteko telematikoen bidez.
  2. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari dagokionez, datu-multzo ezberdinak dira aurreko 2. zenbakiko a) eta b) letretan aipatzen diren informazioak, erakunde eta kontu bakoitzerako.
    Ondorio bererako, datutzat hartuko da aurreko 2. zenbakiko c) eta d) letretan aipatzen diren data eta saldo bakoitza, bai eta aurreko 3. zenbakiko azken lerroaldean aipatzen den saldoa ere, kontu bakoitzerako.»

53 ter artikulua. Atzerrian gordailatuta edo kudeatuta dauden edo atzerrian lortu diren balore, eskubide, aseguru eta errentei buruzko informazioa eman beharra

  1. Bai Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona fisikoek eta juridikoek, bai pertsona edo erakunde ez-egoiliarrek lurralde horretan dituzten establezimendu iraunkorrek, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko 34.3 artikuluan aipatzen diren erakundeek ere ondasun eta eskubide jakin batzuei buruzko informazioa eman behar diote Bizkaiko Foru Ogasunari, urteko aitorpen informatibo baten bidez, baldin eta ondasun-eskubideon titularrak badira edo Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4.2 artikuluan ezartzen denarekin bat ondasun-eskubideon titular errealtzat jotzen badira. Informazio hori guztia urte bakoitzeko abenduaren 31ri buruzkoa izango da, eta honako ondasun-eskubide hauen gainekoa:
    1. Edozein motatako erakunde juridikoetako partaidetza ordezkatzen duten baloreak edo eskubideak.
    2. Kapital propioak hirugarrenei lagatzea ordezkatzen duten baloreak.
    3. Edozein tresna juridikori kudeaketa edo administraziorako emandako baloreak, fideikomiso eta trust edo ondare-masei emandakoak barne, baldin eta halakoek nortasun juridikorik izan ez arren trafiko ekonomikoan jardun badezakete.
  2. Aitorpen informatiboak honako datu hauek jasoko ditu:
    1. Erakunde juridikoaren zein hirugarren lagatzailearen sozietate-izena edo izen osoa, edo tresna edo harreman juridikoaren identifikazioa, kasu bakoitzean dagokiona, bai eta haien helbidea ere.
    2. Erakunde juridikoen kapitaleko edo funts propioetako partaidetza ordezkatzen duten baloreek edo eskubideek urte bakoitzeko abenduaren 31n duten saldoa. Informazio horretan, informazioa eman behar duena titular den akzio eta partaidetzen zenbakia eta mota jaso behar da, bai eta haien guztien balioa ere.
    3. Kapital propioak hirugarrenei lagatzea ordezkatzen duten baloreek abenduaren 31n duten saldoa. Informazio horretan, informazioa eman behar duena titular den baloreen zenbakia eta mota jaso behar da, bai eta haien balioa ere.
    4. Kasuan kasuko tresna juridikoari emandako baloreek abenduaren 31n duten saldoa. Informazio horretan, jaso behar da emandako baloreen zenbakia eta mota jaso behar da, bai eta haien balioa ere. Aitorpenari dagokion urteko edozein unetan aurreko b), c) eta d) letretan aipatzen diren balore eta eskubideen titular edo titular erreal izan diren eta urte horretako abenduaren 31n izaera hori galduta duten zergapekoek ere informazioa eman beharra izango dute.
      Halakoetan, titular edo titular erreal izateari utzi zioten egunari buruzko informazioa eman behar dute.
  3. Aurreko 1. zenbakian zehazten diren zergapekoek atzerriko inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzio eta partaidetzen gaineko informazioa eman behar diote Bizkaiko Foru Ogasunari, urteko aitorpen bat aurkeztuz, halakoen titularrak badira edo halakoen titular errealtzat jo badaitezke Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4.2 artikuluan ezartzen denarekin bat.
    Informazio horretan hauek jaso behar dira: batetik, inbertsio kolektiboko erakundearen sozietate-izena edo izen osoa eta haren helbidea; bestetik, akzio eta partaidetzen zenbakia eta mota —hala badagokio, zein konpartimentutakoak diren ere bai—, eta, azkenik, akzio-partaidetza horiek abenduaren 31n duten likidaziobalioa.
    Aitorpenari dagokion urteko edozein unetan akzio-partaidetza horien titular edo titular erreal titular edo titular erreal izan diren eta urte horretako abenduaren 31n izaera hori galduta duten zergapekoek ere informazioa eman beharra izango dute. Halakoetan, titular edo titular erreal izateari utzi zioten egunari buruzko informazioa eman behar dute.
  4. Aurreko 1. zenbakian zehazten diren zergapekoek informazioa eman behar diote Bizkaiko Foru Ogasunari, urteko aitorpen baten bidez, honako hauei buruz:
    1. Zergapekoak abenduaren 31n hartzaile diren bizitzaedo baliaezintasun-aseguruak, aseguru-erakundea atzerrian badago; egun horretako erreskate-balioa ere adierazi behar da.
    2. Atzerrian dauden erakundeei kapitala, eduki ekonomikodun eskubideak edo ondasun higiezin zein higigarriak ematearen ondorioz zergapekoak abenduaren 31n onuradun diren aldi baterako edo biziarteko errentak; egun horretako kapitalizazio-balioa adierazi behar da. Aurreko a) eta b) letretako kasuetan, aseguru-erakundea identifikatu behar da: haren sozietate-izena edo izen osoa eta helbidea eman behar da.
  5. Artikulu honetan ezartzen den informazioa emateko beharra ez da bete beharko honako kasu hauetan:
    1. Zergapekoa Sozietateen gaineko Zergari buruzko 1996ko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 9. artikuluan aipatzen diren erakundeetako bat bada.
    2. Zergapekoa Bizkaiko Lurralde Historikoko egoiliarra den pertsona juridiko edo erakunde bat bada edo ez-egoiliarren establezimendu iraunkor bat bada, eta haien kontabilitatean modu indibidualizatuan erregistratuta badaude artikulu honetan aipatzen diren balio, eskubide, aseguru eta errentak.
    3. Aurreko 2. zenbakiko b), c) eta d) letretako bakoitzean aipatzen diren balioen, 3. zenbakian aipatzen den likidazio-balioaren, 4. zenbakiko a) letran aipatzen den erreskate-balioaren eta 4. zenbakiko b) letran aipatzen den kapitalizazio-balioaren batura ez bada 50.000 euro baino handiagoa.
      Baterako muga hori gainditzen bada, titulu, aktibo, balore, eskubide, aseguru edo errenta guztien berri eman beharko da.
  6. Ondoz ondoko urteetan nahitaezkoa izango da aitorpena aurkeztea, baldin eta aurreko 5. zenbakiko c) letran aipatzen diren balioen batura 20.000 euro baino gehiago hazi bada aurreko aitorpena aurkeztu beharra eragin zuten balioarekin alderatuta. Edozelan ere, aitorpena nahitaez aurkeztu behar da artikulu honetako 2. zenbakiko azken lerroaldean nahiz 3. zenbakiko azken lerroaldean zehazten diren kasuetan, haien gaineko titulartasuna abenduaren 31an iraungita zegoen balore, eskubide, akzio eta partaidetzei dagokienez.
    Ogasun eta Finantzen foru diputatuak onartuko du bai zer aitorpen- eredu aurkeztu behar den, bai aitorpen hori non eta zer epetan aurkeztu behar den, bai eta, hala badagokio, behar hori zer kasu eta baldintzatan bete behar den edo ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrien bidez edo bitarteko telematikoen bidez.
  7. Artikulu honetako zenbakietan aipatzen diren balorazioak Ondarearen gaineko Zergari buruzko 2013ko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauan ezarritako erregelen arabera kalkulatuta eman behar dira, baina ondorio horietarako ez da aplikatzekoa foru arau horretako 18. artikuluko Bat zenbakiko bigarren lerroaldean ezartzen dena, baldin eta kontabilitateak ondarearen, finantza-egoeraren eta emaitzen benetako egoera islatzen badu.

    Laugarren Xedapen gehigarria /Bizkaiko Foru Aldundiaren 2/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 28koa. Honen bidez, lehen sektoreko ekonomiajardueren etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztua erabiliz kalkulatzeko arau bereziak ezartzen dira.

  8. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari dagokionez, aurreko 2. zenbakiko a) letran nahiz 3. eta 4. zenbakietan aipatzen diren erakunde juridikoak, hirugarren lagatzaileak, tresna edo harreman juridikoak, inbertsio kolektiboko erakundeak eta aseguru-erakundeak hartuko dira datu-multzotzat.
    Ondorio bererako, datutzat hartuko da artikulu honetako aurreko zenbakietako bakoitzean ondare-elementu indibidualizatu mota bakoitzerako eskatzen den informazioa, jarraian adierazten denarekin bat:
    1. 2. zenbakiko b) letran, akzio eta partaidetza mota bakoitzeko.
    2. 2. zenbakiko c) letran, balore mota bakoitzeko.
    3. 2. zenbakiko d) letran, balore mota bakoitzeko.
    4. 3. zenbakian, akzio eta partaidetza mota bakoitzeko.
    5. 4. zenbakiko a) letran, bizitza-aseguru bakoitzeko.
    6. 4. zenbakiko b) letran, aldi baterako edo biziarteko errenta bakoitzeko.
      Datutzat joko da, halaber, 2. zenbakiko azken lerroaldean aipatzen diren saldoetako bakoitza, balore mota bakoitzeko, eta 3. zenbakiko azken lerroaldeko saldoetako bakoitza, akzio eta partaidetza mota bakoitzeko.

65 ter artikulua. Atzerrian dauden ondasun higiezinei edo ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa eman beharra

  1. Bai Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona fisikoek eta juridikoek, bai pertsona edo erakunde ez-egoiliarrek lurralde horretan dituzten establezimendu iraunkorrek, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko 34.3 artikuluan aipatzen diren erakundeek ere atzerrian dauden ondasun higiezinei edo ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa eman behar diote Bizkaiko Foru Ogasunari, urteko aitorpen informatibo baten bidez, baldin eta ondasun-eskubideon titularrak badira edo Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4.2 artikuluan ezartzen denarekin bat ondasuneskubideon titular errealtzat jotzen badira. Informazio hori guztia urte bakoitzeko abenduaren 31ri buruzkoa izango da.
  2. Aitorpen informatiboak honako datu hauek jasoko ditu:
    1. Higiezinaren identifikazioa: haren tipologia zehaztu behar da, labur.
    2. Higiezinaren kokapena: herrialde edo lurraldea, udalerria, kalea eta zenbakia.
    3. Eskuraketa-data.
    4. Eskuraketa-balioa.
  3. «Multijabetza» kontratuen, txandaka aprobetxatzeko kontratuen, denbora partzialeko jabetza-kontratuen edo antzeko formulen kontratuen titulartasunari dagokionez, aurreko zenbakiko a) eta b) letretako informazioaz gainera adierazi behar da eskubideok zein datatan eskuratu ziren eta zer balio duten abenduaren 31n, Ondarearen gaineko Zergari buruzko 2013ko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko balorazio-arauak erabiliz.
  4. Atzerrian dauden ondasun higiezinen gaineko erabilera edo luperketako eta jabetza soileko eskubide errealen titulartasunari dagokionez, aurreko 2. zenbakiko a) eta b) letretako informazioaz gainera adierazi behar da titulartasuna zein datatan eskuratu zen eta zer balio duen abenduaren 31n, Ondarearen gaineko Zergari buruzko 2013ko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko balorazio-arauak erabiliz.
  5. Aitorpenari dagokion urteko edozein unetan aurreko 1. zenbakiaren arabera higiezinaren edo eskubidearen titular edo titular erreal izan diren eta urte horretako abenduaren 31n izaera hori galduta duten zergapekoek ere informazioa eman beharra izango dute. Halakoetan, aurreko 2. zenbakiko datuez gainera, aitorpen informatiboan adierazi behar da zer egunetan eskualdatu zen higiezina edo balioa eta zein izan zen eskualdaketa-balioa.
  6. Artikulu honetan ezartzen den informazioa emateko beharra ez da aplikatuko atzerrian dauden honako higiezin eta higiezinen gaineko eskubide hauei dagokienez:
    1. Haien titularrak Sozietateen gaineko Zergari buruzko 1996ko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 9. artikuluan aipatzen diren erakundeak badira.
    2. Haien titularrak hauek badira: Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona juridikoak eta gainerako erakundeak nahiz ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak. Higiezin-eskubideok, dena dela, modu indibidualizatuan egon behar dute erregistratuta haien kontabilitatean eta behar bezala identifikatuta.
    3. Haien titularrak hauek badira: Bizkaiko Lurralde Historikoko egoiliar diren pertsona fisikoak, jarduera ekonomiko bat egiten badute eta kontabilitatea Merkataritza Kodean ezarritakoaren arabera egiten badute. Higiezin-eskubideok, dena dela, modu indibidualizatuan egon behar dute erregistratuta haien kontabilitatean eta behar bezala identifikatuta.
    4. Ez da egongo higiezinen edo higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa eman beharrik, baldin eta artikulu honetako 2. zenbakiko d) letran aipatzen diren balioen eta 3. eta 4. zenbakietan aipatzen diren balioen batura ez bada 50.000 euro baino handiagoa. Baterako muga hori gainditzen bada, higiezin nahiz higiezinen gaineko eskubide guztien berri eman beharko da.
  7. Ondoz ondoko urteetan nahitaezkoa izango da aitorpena aurkeztea, baldin eta aurreko 6. zenbakiko d) letran aipatzen den batura 20.000 euro baino gehiago hazi bada aurreko aitorpena aurkeztu beharra eragin zuten balioarekin alderatuta. Edozelan ere, aitorpena nahitaez aurkeztu behar da artikulu honetako 5. zenbakian zehazten diren kasuetan, haien gaineko titulartasuna abenduaren 31an iraungita zegoen higiezin eta eskubideei dagokienez. Ogasun eta Finantzen foru diputatuak onartuko du bai zer aitorpen- eredu aurkeztu behar den, bai aitorpen hori non eta zer epetan aurkeztu behar den, bai eta, hala badagokio, behar hori zer kasu eta baldintzatan bete behar den edo ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrien bidez edo bitarteko telematikoen bidez.
  8. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari dagokionez, datu-multzo ezberdinak dira artikulu honetako 2. zenbakiko a) eta b) letretan aipatzen diren informazioak, 2. zenbakian aipatzen den higiezin bakoitzari dagokionez eta aurreko 3. eta 4. zenbakietan aipatzen diren eskubideak eratzen diren higiezin bakoitzari dagokionez. Ondorio bererako, datutzat hartuko dira hauek:
    1. zenbakiko c) eta d) letretan aipatzen den data eta balio bakoitza, higiezin bakoitzari dagokionez.
    2. zenbakian aipatzen den data eta balio bakoitza, eskubide bakoitzari dagokionez.
    3. zenbakian aipatzen den data eta balio bakoitza, eskubide bakoitzari dagokionez.
    4. zenbakian aipatzen den eskualdaketa-data eta -balio bakoitza, higiezin bakoitzari dagokionez.

65 quater artikulua. Atzerrian dauden edo atzerrian matrikulatuta dauden edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota dauden ondasun higigarriei edo ondasun higigarrien gaineko eskubideei buruzko informazioa eman beharra

  1. Bai Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona fisikoek eta juridikoek, bai pertsona edo erakunde ez-egoiliarrek lurralde horretan dituzten establezimendu iraunkorrek, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko 34.3 artikuluan aipatzen diren erakundeek ere ondasun eta eskubide jakin batzuei buruzko informazioa eman behar diote Bizkaiko Foru Ogasunari, urteko aitorpen informatibo baten bidez, baldin eta ondasun-eskubideon titularrak badira edo Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4.2 artikuluan ezartzen denarekin bat ondasun-eskubideon titular errealtzat jotzen badira. Informazio hori guztia urte bakoitzeko abenduaren 31ri buruzkoa izango da, eta honako ondasun-eskubide hauen gainekoa:
    1. Ondasun higigarriak eta haien gaineko eskubideak, haien balio unitarioa 50.000 euro baino handiagoa bada eta atzerrian badaude edo egon badira.
    2. Ondasun higigarriak eta haien gaineko eskubideak, atzerrian matrikulatuta badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota badaude.
  2. Aitorpen informatiboak honako datu hauek jasoko ditu:
    1. Ondasun higigarriaren identifikazioa: haren tipologia zehaztu behar da, labur.
    2. Ondasun higigarriaren kokapena: herrialde edo lurraldea.
    3. Zein erregistrotan dauden inskribatu edo matrikulatuta: Erregistroa eta inskribatu edo matrikulatuta dagoen herrialde edo lurraldea. d) Eskuraketa-data.
    4. Eskuraketa-balioa.
  3. Atzerrian dauden ondasun higigarrien gaineko erabilera edo luperketako eta jabetza soileko eskubide errealen titulartasunari dagokionez, aurreko 2. zenbakiko a), b) eta c) letretako informazioaz gainera adierazi behar da titulartasuna zein datatan eskuratu zen eta zer balio duen abenduaren 31n, Ondarearen gaineko Zergari buruzko 2013ko otsailaren 27ko 2/2013 Foru Arauko balorazio-arauak erabiliz.
  4. Aitorpenari dagokion urteko edozein unetan aurreko 1. zenbakiaren arabera ondasun higigarriaren edo eskubidearen titular edo titular erreal izan diren eta urte horretako abenduaren 31n izaera hori galduta duten zergapekoek ere informazioa eman beharra izango dute. Halakoetan, 2. zenbakiko datuez gainera, aitorpen informatiboan adierazi behar da zer egunetan eskualdatu zen ondasun higigarria edo balioa eta zein izan zen eskualdaketa-balioa.
  5. Artikulu honetan ezartzen den informazioa emateko beharra ez da aplikatuko atzerrian dauden edo atzerrian matrikulatuta dauden edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota dauden honako ondasun higigarri eta ondasun higigarrien gaineko eskubide hauei dagokienez:
    1. Haien titularrak Sozietateen gaineko Zergari buruzko 1996ko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauko 9. artikuluan aipatzen diren erakundeak badira.
    2. Haien titularrak hauek badira: Bizkaiko Lurralde Historikoan egoiliarrak diren pertsona juridikoak eta gainerako erakundeak nahiz ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrak.
      Higiezin-eskubideok, dena dela, modu indibidualizatuan egon behar dute erregistratuta haien kontabilitatean eta behar bezala identifikatuta.
    3. Haien titularrak hauek badira: Bizkaiko Lurralde Historikoko egoiliar diren pertsona fisikoak, jarduera ekonomiko bat egiten badute eta kontabilitatea Merkataritza Kodean ezarritakoaren arabera egiten badute. Higiezin-eskubideok, dena dela, modu indibidualizatuan egon behar dute erregistratuta haien kontabilitatean eta behar bezala identifikatuta.
    4. Ez da egongo ondasun higigarrien edo ondasun higigarrien gaineko eskubideei buruzko informazioa eman beharrik, baldin eta artikulu honetako 2. zenbakiko e) letran aipatzen diren balioen eta 3. zenbakian aipatzen diren balioen batura ez bada 50.000 euro baino handiagoa.
  6. Ondoz ondoko urteetan nahitaezkoa izango da aitorpena aurkeztea, baldin eta aurreko 5. zenbakiko d) letran aipatzen diren batura 20.000 euro baino gehiago hazi bada aurreko aitorpena aurkeztu beharra eragin zuten balioarekin alderatuta. Edozelan ere, aitorpena nahitaez aurkeztu behar da artikulu honetako 4. zenbakian zehazten diren kasuetan, haien gaineko titulartasuna abenduaren 31an iraungita zegoen ondasun higigarriei eta eskubideei dagokienez.
    Ogasun eta Finantzen foru diputatuak onartuko du bai zer aitorpen- eredu aurkeztu behar den, bai aitorpen hori non eta zer epetan aurkeztu behar den, bai eta, hala badagokio, behar hori zer kasu eta baldintzatan bete behar den edo ordenagailuan zuzenean irakur daitekeen euskarrien bidez edo bitarteko telematikoen bidez.
  7. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 2005eko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari dagokionez, datu-multzo ezberdinak dira artikulu honetako 2. zenbakiko a), b) eta c) letretan aipatzen diren informazioak, 2. zenbakian aipatzen den ondasun higigarri bakoitzari dagokionez eta aurreko 3. zenbakian aipatzen diren eskubideak eratzen diren ondasun higigarri bakoitzari dagokionez. Ondorio bererako, datutzat hartuko dira hauek:
    1. 2. zenbakiko d) eta e) letretan aipatzen den data eta balio bakoitza, ondasun higigarri bakoitzari dagokionez.
    2. 3. zenbakian aipatzen den data eta balio bakoitza, eskubide bakoitzari dagokionez.
    3. 4. zenbakian aipatzen den eskualdaketa-data eta -balio bakoitza, ondasun higigarri bakoitzari dagokionez.
    4. (...)
2282/2013 Foru Agindua, azaroaren 11koa. Honen bidez, 720 eredua atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa egitekoa eta eredu hori telematikoki aurkeztea onesten dira [BAO 221_ 2013/11/19]

Zerga-iruzurraren aurkako borroka indartzeko neurri osagarriak nahiz zergen arloko beste aldaketa batzuk onartu zituen 2013ko otsailaren 27ko 3/2013 Foru Arauaren bidez, hogeita zazpigarren xedapen gehigarria erantsi zitzaion Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauari, eta bertan jasotzen dira bai atzerrian diren ondasun eta eskubideen berri eman beharra, bai behar hori ez betetzeak dakartzan arau-hausteak eta zehapenak.

Zergei buruzko Foru Araua aldatuta, garatu egin behar izan zen xedapen gehigarri hori, eta, horretarako, lau artikulu berri sartu ziren Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudian, zeina 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

Bada, aldaketa horiek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren 2013ko ekainaren 25eko Foru Dekretuaren bidez egin dira. Foru agindu honen xedea, berriz, 720 eredua onartzea da. Eredu horren bidez, zergapekoek aitortu egin beharko dituzte atzerrian dituzten ondasun eta eskubideak, eta soilik modu telematikoan egin ahal izango dute aitorpen hori.

1. artikulua. 720 eredua onestea

Onetsi egiten da 720 eredua, atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa egitekoa; eredu hori foru agindu honen I. eranskinean jasotzen da.

2. artikulua. 720 ereduaren diseinu fisikoak eta logikoak onestea

Onetsi egiten dira 720 eredua (atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa egitekoa) telematikoki aurkezteko sortzen diren artxiboek bete behar dituzten diseinu fisikoak eta logikoak; diseinuok foru agindu honen II. eranskinean jasotzen dira.

3. artikulua.720 eredua aurkeztu behar dutenak

Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudiko 53 bis, 53 ter, 65 ter eta 65 quater artikuluen arabera behartuta daudenek aurkeztu behar dute 720 eredua —atzerrian diren ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa egitekoa— (araudi hori aipatutako 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Eta, bereziki, honako kasu hauetako batean daudenean aurkeztu behar dute eredu hori:

  1. Baldin eta 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legeko 4. artikuluko 2. zenbakiaren arabera titular, ordezkari, baimendu, onuradun, xedatze-ahalmenak dituen pertsona edo entitate edo titular erreal direlako (lege hori Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko da) atzerrian dauden finantza-entitateetako kontuei buruzko informazioa eman behar badute, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak araupetzen dituen Araudiko 53 bis artikuluan ezartzen denaren arabera (araudi hori aipatutako 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), artikulu horretako 4. zenbakian jasotzen diren salbuespenekin.
  2. Baldin eta, 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Araudiko 53 ter artikuluko 1. zenbakian ezartzen denaren arabera, eta artikulu horretako 5. zenbakian jasotzen diren salbuespenak kontuan hartuta, honako hauen titularrak edo titular errealak badira, 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legeko 4. artikuluko 2. zenbakian ezartzen denaren arabera, eta balore-eskubideok atzerrian badaude: edozein motatako erakunde juridikoetako partaidetza ordezkatzen duten baloreak edo eskubideak; kapital propioak hirugarrenei lagatzea ordezkatzen duten baloreak, edo edozein tresna juridikori kudeaketa edo administraziorako emandako baloreak, fideikomiso eta «trust» edo ondare-masei emandakoak barne, baldin eta halakoek nortasun juridikorik izan ez arren trafiko ekonomikoan jardun badezakete.
  3. Baldin eta, 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Araudiko 53 ter artikuluko 3. zenbakian ezartzen denaren arabera, eta artikulu horretako 5. zenbakian jasotzen diren salbuespenak kontuan hartuta, honako hauen titularrak edo titular errealak badira, 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legeko 4. artikuluko 2. zenbakian ezartzen denaren arabera: atzerriko inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzio eta partaidetzak.
  4. Baldin eta, 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Araudiko 53 ter artikuluko 4. zenbakian ezartzen denaren arabera, eta artikulu horretako 5. zenbakian jasotzen diren salbuespenak kontuan hartuta, urte bakoitzeko abenduaren 31n atzerriko aseguru- erakundeen bizitza- edo baliaezintasun-aseguruen hartzaile badira, edo urte bakoitzeko abenduaren 31n aldi baterako edo biziarteko errenten onuradun badira, atzerrian dauden erakundeei kapitala, eduki ekonomikodun eskubideak edo ondasun higiezin zein higigarriak ematearen ondorioz.
  5. Baldin eta, 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Araudiko 65 ter artikuluan ezartzen denaren arabera, eta artikulu horretako 6. zenbakian jasotzen diren salbuespenak kontuan hartuta, honako hauen titularrak edo titular errealak badira, 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legeko 4. artikuluko 2. zenbakian ezartzen denaren arabera: atzerrian dauden ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubideak.
  6. Baldin eta, 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Araudiko 65 quater artikuluan ezartzen denaren arabera, eta artikulu horretako 5. zenbakian jasotzen diren salbuespenak kontuan hartuta, honako hauen titularrak edo titular errealak badira, 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legeko 4. artikuluko 2. zenbakian ezartzen denaren arabera:
    • a’) Ondasun higigarriak eta haien gaineko eskubideak, haien balio unitarioa 50.000 euro baino handiagoa bada eta atzerrian badaude edo egon badira.
    • b’) Ondasun higigarriak eta haien gaineko eskubideak, atzerrian matrikulatuta badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota badaude.

4. artikulua. Eredua telematikoki aurkezteko baldintza orokorrak

  1. Betebeharpeko guztiek nahitaez telematikoki aurkeztu behar dituzte 720 ereduari dagozkion aitorpenak. 2. Aitorpena telematikoki aurkezteko baldintza hauek bete behar dira:
    1. Aitortzaileak edo, bestela, foru agindu honetako 5. artikuluan xedatutakoaren arabera beste batzuen ordezkari izateko baimendutako aurkezleak egoitza elektronikoaren zerbitzuaren erabiltzaile izan behar du, hau da, Ogasun eta Finantza Sailarekiko harremanetarako baliabide telefoniko eta telematikoak erabiltzeko modua izan behar du, 112/2009 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera (112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena).
    2. 720 ereduari dagokion aitorpena telematikoki aurkezteko, aitortzaileak, edo baimendutako aurkezleak, bidali beharreko aitorpenaren fitxategia sortu beharko du, eta, horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak garatutako programak bakarrik erabil ditzake.
    3. Bidalitako aitorpenari dagokion aitortzailea Egoitza elektronikoaren zerbitzuan ari den erabiltzailea izan behar da. Aitorpena aurkezle baimenduak aurkezten badu, berriz, ordezkatzen dituenetako bat izan behar da, foru agindu honetako 5. artikuluetan ezarritako baldintzen arabera.

5. artikulua. Lankidetza-hitzarmen edo -akordioak

  1. Bizkaiko Foru Aldundiaren 2009ko uztailaren 21eko 112/2009 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera (dekretu horrek Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten du), Ogasun eta Finantza Sailak, lankidetza-hitzarmen edo -akordioen bitartez, baimena emango du hark onartutako zenbait erakunde edo elkartetako kide diren profesional kolegiatuek beste batzuen izenean aurkeztu ahal izan dezaten 720 ereduari dagokion aitorpen telematikoa.
  2. Aurreko zenbakian aipatutako profesionalek kasuankasuan behar den ordezkaritza izan behar dute beste zergadun batzuen 720 ereduari dagokion aitorpena telematikoki aurkezteko. Profesional horiek Ogasun eta Finantza Sailak eskatzen dien guztietan frogatu behar dute euren ordezkaritza, lankidetza-hitzarmen edo -akordioetan ezarritakoaren arabera.

6. artikulua. 720 eredua aurkezteko epea

720 eredua aitorpenari aurkeztu behar da, hain zuzen ere, aitorpenari dagokion urtearen hurrengo urteko urtarrila eta martxoa bitartean aurkeztu behar da.

Abenduaren 29ko 6/2006 FORU ARAUA, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa (BAO Abenduaren 30ekoa)

3. artikulua. Ohiko egoitza.

  1. Subjektu pasiboak ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duela ulertuko da ondoko erregelak betetzen baditu:
    • 1.a. Zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan emanik, Bizkaian egindako egun kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean egindakoa baino handiagoa denean.
    • Lurralde jakin batean zenbat denbora eman den zehazteko, kanpoan eman diren aldi baterako egonaldiak konputatuko dira, salbu eta frogatzen bada zerga egoitza beste herrialde batekoa dela. Zerga egoitza paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialde edo lurraldeetako batean dagoenean, bertan urte naturaleko 183 egun baino gehiago egin direla frogatzeko eska dezake Zerga Administrazioak. Bestelakorik frogatzen ez bada, pertsona fisiko bat Bizkaian bizi dela joko da pertsona horren ohiko etxebizitza lurralde honetan dagoenean.
    • 2.a. Interesen gune nagusia Bizkaian duenean. Zergadun batek bere interesik gehienak Bizkaian dituela ulertuko da, zerga-oinarriaren zatirik handiena Euskadin lortuta, Bizkaiko Lurraldean beste lurralde bietan baino zerga-oinarriaren zati handiagoa lortzen duenean. Dena dela, ondorio bietarako, irizpide horretatik kanpo geratuko dira higigarrien kapitalaren errentak eta ondare-irabaziak, eta egotzitako zerga-oinarriak.
    • 3.a. Zerga honen ondorioetarako aitortutako azken egoitza Bizkaian dagoenean.
      Lehenengo erregela aplikatuta ere zergadunaren ohiko bizilekua zein lurraldetan dagoen -komun edo foralean- zehaztea ezinezkoa gertatzen bada, orduan, bigarren erregela aplikatuko da. Lehen eta bigarren erregeletan xedatutakoa aplikatu ondoren, inguruabar bera gertatzen bada, hirugarren erregela aplikatuko da.
  2. Lurralde espainiarrean egoiliar diren pertsona fisikoek ez badute bertan ematen 183 egun baino gehiago urte naturalaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliartzat hartuko dira enpresa jarduera edo profesionalen gune nagusi edo basea, edo beren interes ekonomikoena lurralde horretan kokaturik dutenean.
    Aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera pertsona fisikoen ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean, pertsona horiek Bizkaian bizi direla joko da beren jarduera ekonomiko edo profesionalen interes gune edo basea edo beren interes ekonomikoena lurralde horretan kokatzen bada.
  3. Pertsona fisiko bat lurralde espainiarreko egoiliarra dela uste bada, legez banandu gabeko ezkontideak eta honen menpe dauden adingabeko seme-alabek ohiko bizilekua Bizkaian dutelako, pertsona fisiko horren ohiko bizilekua Bizkaian dagoela ulertuko da. Uste horren aurka kontrako froga aurkez daiteke.
  4. Ohiko bizilekua aldatzen denean, honako irizpide hauek izango dira kontuan:
    1. Bizkaian bizi den zergadunak ohiko bizilekua beste lurralde batera (komun edo foralera) aldatzen badu, edo ohiko bizilekua beste lurralde batean (komun edo foralean) izanik bizileku hori Bizkaira aldatzen badu, une horretatik aurrera, bere zerga obligazioak egoitza berriari dagokion lekuan beteko ditu, egoitza berria konexio puntutzat hartzen denean.
      Horrezaz gain, hurrengo b) idatz-zatian ezarritakoa dela-eta, uste bada egoitza ez dela lekuz aldatu, zergadunek beren ohiko bizilekua dagoen tokiko Zerga Administrazioari aurkeztuko dizkiote aitorpenak, eta berandutza interesak ordainduko dituzte.
    2. Bizileku aldaketek ez dute ondoriorik izango helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea denean.

      Bizileku berrian egiten diren egonaldiak gutxienez eta etenik gabe hiru urtetik gorakoak direnean ulertuko da bizileku aldaketa egon dela. Ordea, honako inguruabar hauek gertatzen direnean, ez da bizileku aldaketarik egongo:

      • 1.a. Bizilekua aldatu den urtean edo hurrengoan zerga honen zerga-oinarria bizilekua aldatu aurreko urtekoa baino gutxienez %50 handiagoa denean.
        Famili unitatea osatzen duten pertsona fisikoek tributazio modu ezberdinak (banakakoa edo baterakoa) aukeratu badituzte aurreko paragrafoan aipatu diren urteetan, tributazio erak homogeneizatu egingo dira paragrafo horretan aipatzen diren oinarriak alderatzeko, eta, horretarako, behar diren indibidualizazio arauak aplikatuko dira, hala badagokio.
      • 2.a. Egoera hori gertatzen den urtean, zerga honengatik ordaindutakoa aldaketa egin aurreko lurraldean aplikatzen den araudiaren arabera ordainduko zena baino txikiagoa denean.
      • 3.a. Aurreko 1. inguruabarrea aipatutako egoera gertatu eta hurrengo urtean, edo horren ondorengoan, ohiko bizilekua berriz ere hasierako lurraldean kokatzen denean.
  5. Espainiako estatuak parte hartzen duen nazioarteko itunetatik eratorritako arau bereziak aplikatu behar ez direnean, ohiko egoitza Bizkaian duten atzerritarrak ez dira zergaduntzat joko -elkarrekikotasun baldintzarekin-, betiere inguruabar hori foru arau honetako hurrengo artikuluan jasotzen diren kasuetako baten ondorio bada.

4. artikulua. Zergak derrigorrez ordaintzeko kasu bereziak.

  1. Foru arau honetara lotuko dira nazionalitate espainiarra duten pertsonak, legez banandu ez diren horien ezkontideak edo seme-alaba adingabekoak, baldin eta zerga honen Bizkaiko araudira lotuta egonik, ohiko egoitza atzerrira aldatzen badute honako arrazoi hauek direla bide:
    1. Espainiako misio diplomatikoetako kideak, barne hartuta bai misioburua bai eta diplomazia langileak, administrariak, teknikoak edo zerbitzuetakoak.
    2. Espainiako bulego kontsularretako kideak, barne hartuta bai bulegoburu dena bai eta haiei atxikitako funtzionarioak nahiz zerbitzuko langileak. Ez dira horien artean sartzen ohorezko kontsulordeak, ohorezko kontsulatu-agente edo horien menpeko langileak.
    3. Espainiako Estatuko kargu edo enplegu ofizialen titular direnak, nazioarteko erakundeen aurrean kreditatutako delegazio eta ordezkaritza iraunkorretako partaide gisa aritzen direnean edo atzerrian dauden delegazio edo misioetan begirale lana egiten dutenean.
    4. Atzerrian izaera diplomatiko edo kontsularrik gabeko kargu edo enplegu ofizial bat betetzen duten funtzionario aktiboak.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lan egiten duten funtzionarioak edo kontratupeko langileak, Euskal Autonomiak atzerrian dituen bulegoetara bidali badituzte.
  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa ez da aplikatuko honako kasu hauetan:
    1. Paragrafoan aipatzen diren pertsonak jardueran dauden funtzionario publikoak ez direnean edo kargu edo enplegu ofizialik ez dutenean, eta aurreko Paragrafo horretan aipatutako baldintzetako edozein bete baino lehen ohiko bizilekua atzerrian dutenean.
    2. Legez bananduta ez dauden ezkontideak edo adingabeko seme-alabak izanez gero, ohiko bizilekua atzerrian dutenean, ezkontideetako batek -ama zein aita izan- aurreko 1 paragrafoan zerrendatutako baldintzak bete baino lehenago.
  3. Lurralde espainiarrera etxez aldatu eta zerga egoitza Bizkaian kokatzen duten pertsona fisikoek aukera izango dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun izateari utzi ez eta, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergagatik tributatzeko bizilekua aldatzen den zergaldian eta hurrengo bostetan. Horretarako, araudiaren arabera ezarritako honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    1. Bereziki kualifikatutako lanak egiteko etortzea lurralde espainiarrera, baldin eta lan horiek, zuzenean eta nagusiki, ikerketa eta garapen jarduerarekin lotuta badaude.
      Ondorio horietarako, ikerketa eta garapen kontzeptuak Sozietateen gaineko Zergaren foru arauan definitutakoak dira.
    2. Lurralde espainiarrera etorri aurreko lehen hamar urteetan Espainian egoiliarrak ez izatea.
    3. Toki aldaketa hori lan kontratu baten ondorioz gertatzea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da Espainiako enplegu-emaile batekin lan harreman bat, arrunta zein berezia, nahiz harreman estatutario bat hasten denean, edo toki aldaketa enplegu-emaileak agindu duenean eta honen aldetik toki aldaketaren gutuna dagoenean, eta zergadunak lortzen dituen errentak lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorraren bidez lortutakotzat kalifikatzerik ez dagoenean.
    4. Lanak benetan Espainian egitea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da, lanen zati bat atzerrian egina izan arren, betiere lan horiei dagozkien ordainsarien batura urte natural bakoitzean jasotako lan kontraprestazio guztien %15etik gorakoa ez bada. Ez da kontuan hartuko Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateratuko 13.1.c) artikuluan jasotakoaren arabera ordainsari horiek lurralde espainiarrean lortutako errentatzat hartzen diren ala ez. Lan kontratuan ezarritakoa dela-eta, zergadunak funtzio batzuk hartzen baditu bere gain taldeko beste enpresa batean, eta lurralde espainiarretik kanpo, Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotako eran, gorago aipatutako muga %30 izango da.
      Atzerrian egindako lanengatik jasotako berariazko ordainsarien zenbatekoa frogatzerik ez dagoenean, lan horiei dagokien ordainsaria kalkulatzeko langileak atzerrian eman dituen egun kopurua hartuko da kontuan.
    5. Lan horiek egitea egoitza Espainian duen enpresa edo entitate batentzat, edo, bestela, lurralde espainiarrean egoiliarra ez den entitate batek bertan kokatua duen establezimendu iraunkor batentzat. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da zerbitzu horien onuradunak honako hauek direnean: egoitza Espainian duen enpresa edo entitate bat, edo, bestela, lurralde espainiarrean egoiliarra ez den entitate batek bertan kokatua duen establezimendu iraunkorra. Toki aldaketa enpresa talde baten barruan gertatu bada, Merkataritza Kodeak 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bakar-bakarrik ondorio hauetarako, beharrezkoa izango da langilea egoitza Espainian duen taldeko enpresak kontratatzea edo lurralde espainiarrera egin beharreko toki aldaketa enplegu-emaileak agintzea.
    6. Lan harreman horretatik eratortzen diren lan etekinak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita ez egotea.
      Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan tributatzea aukeratzen duten zergadunek betebehar erreala izango dute Ondarearen gaineko Zergan.
    7. (...)

52. artikulua. Frogatu gabeko ondare irabaziak

  1. Ondasun-eskubideak frogatu gabeko ondare-irabazitzat hartuko dira, baldin eta ondasun-eskubideon edukitza, aitorpena edo eskuraketa ez badator bat zergadunak aitortutako errenta edo ondarearekin. Halaber, frogatu gabeko ondare-irabazitzat hartuko da existitzen ez diren zorrak zerga honen edo Ondarearen gaineko Zergaren edozein aitorpenetan sartzea, edo zor horiek liburu zein erregistro ofizialetan jartzea.
  2. Frogatu gabeko ondare irabaziak azaldu direneko zergaldiaren edo zerga-administrazioak dagokion likidazioaren bidez zerga zorra zehazteko daukan ahalmena egikaritzeko epea iraungi den zegaldiaren oinarri likidagarri orokorrean sartuko dira, zergadunak behar bezala frogatzen ez badu preskribatutako zergaldi bateko data jakin batetik aurrera izan dela ondasun edo eskubide horien jabe.
  3. Dena dela, justifikatu gabeko ondare-irabazitzat joko da –eta, oraindik baliodun izanik, erregula daitezkeen zergaldietatik zaharrenaren oinarri likidagarri nagusian sartuko– edozein ondasun edo eskubide izatea, aitortzea edo eskuratzea, baldin eta ez bada epearen barruan bete halakoen berri eman beharra ezartzen duen obligazioa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian jasoa.

Hala ere, aurreko atalean xedatzen dena ez da aplikatzekoa izango baldin eta zergadunak egoki egiaztatzen badu ondasun edo eskubideon titulartasuna aitorturiko errentei dagokiela, edo baldin eta beste zergaldi batzuetan eskuraturiko errentei dagozkiela, eta orduan ez zela zerga honen zergadun.

(...)

13/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa [BAO 238_2013/12/13]

(...)

3. artikulua. Ohiko egoitza

  1. Subjektu pasiboak ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duela ulertuko da honako erregela hauek betetzen baditu, hurrenez hurren:
    1. Zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan ematen baditu, eta Bizkaian egindako egun kopurua handiagoa denean Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean egindakoa baino. Lurralde jakin batean zenbat denbora eman den zehazteko, konputagarriak izango dira kanpoan eman diren aldi baterako egonaldiak, salbu eta zergadunak frogatzen badu zerga-egoitza beste herrialde batean duela.
      Zergaegoitza paradisu fiskaltzat hartzen diren herrialde edo lurraldeetako batean dagoenean, Zerga Administrazioak galdatu ahal izango du urte naturaleko 183 egun han eman direla frogatzeko.
      Bestelakorik frogatzen ez bada, pertsona fisiko bat Bizkaian bizi dela joko da pertsona horren ohiko egoitza lurralde honetan dagoenean.
    2. Interesen gune nagusia Bizkaian badu.
      Zergadun batek bere interesen gune nagusia Bizkaian duela ulertuko da, zerga- oinarriaren zatirik handiena Euskal Autonomia Erkidegoan lortzen duenean eta, gainera, Bizkaian lortutako zerga-oinarriaren zatia handiagoa denean beste lurralde historikoetako bakoitzean lortutakoa baino.
      Dena dela, ondorio bietarako, irizpide horretatik kanpo geratuko dira kapital higigarriaren errentak nahiz ondare-irabaziak eta egotzitako zerga-oinarriak.
    3. Zerga honen ondorioetarako aitortutako azken egoitza Bizkaian dagoenean. Lehenengo erregela aplikatuta ere ezinezkoa gertatzen bada zergadunaren ohiko egoitza zein lurraldetan —erkidean edo fora- lean— dagoen zehaztea, bigarren erregela aplikatuko da.
      Lehen eta bigarren erregeletan xedatutakoa aplikatu ondoren gauza bera gertatzen bada, hirugarren erregela aplikatuko da.
  2. Espainiako lurraldean egoiliar diren pertsona fisikoek ez badute bertan ematen 183 egun baino gehiago urte naturalaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliartzat hartuko dira, baldin eta beren enpresa- edo lanbide-jardueren edo interes ekonomikoen gune nagusia edo basea lurralde horretan kokatzen bada.
    Aurreko lerroaldean jasotakoaren arabera pertsona fisikoen ohiko egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean, pertsona horiek Bizkaian bizi direla joko da, baldin eta beren enpresa- edo lanbide- jardueren edo interes ekonomikoen gune nagusia edo basea lurralde horretan kokatzen bada.
  3. Pertsona fisiko bat Espainiako lurraldean egoiliarra dela uste bada, haren ezkontidearen —legez bereizita ez badago— eta haren mendeko seme-alaba adingabeen ohiko egoitza Bizkaian dagoelako, pertsona fisiko horren ohiko egoitza Bizkaian dagoela ulertuko da. Presuntzio horren aurka kontrako froga aurkez daiteke.
  4. Ohiko egoitza aldatzen denean, honako irizpide hauek izango dira kontuan:
    1. Bizkaian bizi den zergadunak ohiko egoitza beste lurralde batera (komun edo foralera) aldatzen badu, edo ohiko egoitza beste lurralde batean (komun edo foralean) izanik bere ohiko egoitza Bizkaira aldatzen badu, zerga-betebeharrak egoitza berriaren arabera beteko ditu aurrerantzean, egoitza berri hori lotura-puntua baldin bada. Horrezaz gain, hurrengo b) letran ezarritakoa dela-eta, uste bada egoitza ez dela lekuz aldatu, zergadunek beren ohiko egoitza dagoen tokiko Zerga Administrazioari aurkeztuko dizkiote aitorpenak, eta berandutze-interesak ere gehitu beharko dituzte.
    2. Egoitza aldatzearen helburu nagusia zerga gutxiago ordaintzea baldin bada, aldaketa horiek ez dute ondoriorik edukiko. Egoitza berrian egiten diren egonaldiak gutxienez eta etenik gabe hiru urtetik gorakoak direnean ulertuko da bizileku aldaketa egon dela.Ordea, honako inguruabar hauek gertatzen direnean, ez da egoitza aldaketarik egongo:
      1. Egoitza aldatzen den urtean edo hurrengoan, zerga honen zerga-oinarria aldaketaren aurreko urtean izandako zerga-oinarria baino %50 handiagoa izatea, gutxienez. Familia-unitatea osatzen duten pertsona fisikoek tributazio modu ezberdinak (banakakoa edo baterakoa) aukeratu badituzte aurreko lerroaldean aipatzen diren urteetan, tributazio moduak homogeneizatu egingo dira lerroalde horretan aipatzen diren oinarriak alderatzeko, eta, horretarako, behar diren indibidualizazio-arauak aplikatuko dira.
      2. Egoera hori gertatzen den urtean, zerga honen ondoriozko benetako tributazioa aldaketa egin aurreko lurraldean aplikatu beharreko araudiarekin gertatuko litzatekeen tributazio efektiboa baino txikiagoa izatea.
      3. Ohiko egoitza berriz ere hasierako lurraldean edukitzea a) letran azaldutako egoera sortzen den urtearen hurrengoan, edo honen hurrengoan.
    3. Espainiako Estatuak parte hartzen duen nazioarteko tratatuetatik eratorritako arau bereziak aplikatu behar ez direnean, ohiko egoitza Bizkaian duten atzerritarrak ez dira zergaduntzat joko —elkarrekikotasuna dela bide—, baldin eta inguruabar hori foru arau honetako hurrengo artikuluan jasotzen diren kasuetako baten ondorio bada.

4. artikulua. Zergak ordaintzeko betebeharraren kasu bereziak

  1. Foru arau hau aplikatuko zaie nazionalitate espainiarra duten pertsonei, haien ezkontideei —legez bereizita ez badaude— eta haren mendeko seme-alaba adingabeei, baldin eta, zerga honen Bizkaiko araudiaren mende lotuta egonik, ohiko egoitza atzerrira aldatzen badute honako arrazoi hauek direla bide:
    1. Espainiako ordezkaritza diplomatikoetako kideak, barne hartuta bai ordezkaritzako burua bai eta diplomazia-langileak, administrariak, teknikariak edo zerbitzuetako langileak ere.
    2. Espainiako bulego kontsularretako kideak, barne hartuta bai bulegoburu dena bai eta haiei atxikitako funtzionarioak nahiz zerbitzuko langileak. Ez dira aurreko horien artean sartzen ohorezko kontsulordeak, ohorezko kontsul-agenteak edo haien menpeko langileak.
    3. Espainiako Estatuko kargu edo enplegu ofizialen titular direnak, nazioarteko erakundeen aurrean kreditatutako delegazio eta ordezkaritza iraunkorretako partaide gisa aritzen direnean edo atzerrian dauden delegazio edo misioetan begirale lana egiten dutenean.
    4. Atzerrian izaera diplomatiko edo kontsularrik gabeko kargu edo enplegu ofizial bat betetzen duten funtzionario aktiboak.
    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat lan egiten duten funtzionarioak edo kontratupeko langileak, Euskal Autonomia Erkidegoak atzerrian dituen bulegoetara bidali badituzte.
  2. Aurreko zenbakian ezarritakoa ez da aplikatuko honako kasu hauetan:
    1. Zenbaki horretan aipatzen diren pertsonak jardunean dauden funtzionario publikoak ez direnean edo kargu edo enplegu ofizialik ez dutenean, eta aurreko zenbaki horretan aipatutako baldintzetako edozein bete baino lehen ohiko egoitza atzerrian dutenean.
    2. Legez bereizita ez dauden ezkontideak edo adingabeko seme-alabak izanez gero, ohiko egoitza atzerrian dutenean, ezkontideetako batek —ama zein aita izan— aurreko 1. zenbakian zerrendatutako baldintzak bete baino lehenago.
  3. Espainiako lurraldera etxez aldatu eta zerga-egoitza Bizkaian kokatzen duten pertsona fisikoek aukera izango dute, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun izateari utzi ez eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergagatik tributatzeko, egoitza aldatzen den zergaldian eta hurrengo bostetan. Horretarako, erregelamendu bidez ezarritako honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    1. Bereziki kualifikatutako lanak egiteko etortzea Espainiako lurraldera, baldin eta lan horiek, zuzenean eta nagusiki, ikerketaeta garapen-jarduerarekin lotuta badaude. Ondorio horietarako, ikerketa eta garapen kontzeptuak Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan definitutakoak dira.
    2. Espainiako lurraldera etorri aurreko lehen hamar urteetan Espainian egoiliarrak ez izatea.
    3. Toki-aldaketa hori lan-kontratu baten ondorioz gertatzea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da Espainiako enplegu-emaile batekin lan-harreman bat, arrunta zein berezia, nahiz harreman estatutario bat hasten denean, edo toki-aldaketa enplegu-emaileak agintzen duenean eta enplegu-emaileak toki-aldaketaren gutuna egiten duenean, eta zergadunak lortzen dituen errentak Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkorraren bitartez lortutakotzat kalifikatzerik ez dagoenean.
    4. Lanak benetan Espainian egitea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da, lanen zati bat atzerrian egina izan arren, betiere lan horiei dagozkien ordainsarien batura urte natural bakoitzean jasotako lan-kontraprestazio guztien %15etik gorakoa ez bada. Ez da kontuan hartuko Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bategineko 13.1.c) artikuluan jasotakoaren arabera ordainsari horiek Espainiako lurraldean lortutako errentatzat hartzen diren ala ez. Lan-kontratuan ezarritakoa dela-eta, zergadunak funtzio batzuk hartzen baditu bere gain taldeko beste enpresa batean —Merkataritzako Kodeak 42. artikuluan jasotako eran—, Espainiako lurraldetik kanpo, gorago aipatutako muga %30 izango da.
      Atzerrian egindako lanengatik jasotako berariazko ordainsarien zenbatekoa frogatzerik ez dagoenean, langileak atzerrian benetan eman duen egun kopurua hartuko da kontuan lan horiei dagokien ordainsaria kalkulatzeko.
    5. Lan horiek egitea edo egoitza Espainian duen enpresa edo entitate batentzat, edo, bestela, Espainiako lurraldean egoiliarra ez den entitate batek bertan kokatua duen establezimendu iraunkor batentzat. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da zerbitzu horien onuradunak honako hauek direnean: egoitza Espainian duen enpresa edo entitate bat, edo, bestela, Espainiako lurraldean egoiliarra ez den entitate batek bertan kokatua duen establezimendu iraunkorra.
      Toki-aldaketa enpresa-talde baten barruan gertatu bada, Merkataritzako Kodeak 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ondorio hauetarako bakar-bakarrik, beharrezkoa izango da langilea egoitza Espainian duen taldeko enpresak kontratatzea edo Espainiako lurraldera egin beharreko toki-aldaketa enplegu-emaileak agintzea.
    6. Lan-harreman horretatik eratortzen diren lan-etekinak ez egotea salbuetsita Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan tributatzea aukeratzen duten zergadunek betebehar erreala izango dute Ondarearen gaineko Zergan.

(...)

50. artikulua. Justifikatu gabeko ondare-irabaziak

  1. Ondasunak eta eskubideak justifikatu gabeko ondare-irabazitzat hartuko dira, baldin eta ondasun-eskubideon edukitza, aitorpena edo eskuraketa ez badator bat zergadunak aitortutako errenta edo ondarearekin.
    Halaber, justifikatu gabeko ondare-irabazitzat hartuko da existitzen ez diren zorrak zerga honen edo Ondarearen gaineko Zergaren edozein aitorpenetan sartzea, edo zor horiek liburu zein erregistro ofizialetan jasotzea.
  2. Justifikatu gabeko ondare-irabaziak atzematen diren zergaldiko likidazio-oinarri orokorrean sartuko dira, salbu eta zergadunak behar bezala frogatzen badu ondasun zein eskubide horien jabe izan dela edo preskribatutako zergaldi bateko data jakin batetik aurrera, edo Zerga Administrazioak dagokion likidazioaren bidez zerga-zorra zehazteko daukan ahalmena egikaritzeko epea iraungi den zergaldi bateko data batetik aurrera.
  3. Dena dela, justifikatu gabeko ondare-irabazitzat joko da –eta, oraindik baliodun izanik, erregula daitezkeen preskribatu gabeko zergaldietatik zaharrenaren likidazio-oinarri nagusian sartuko– edozein ondasun edo eskubideren ukantza, aitorpena edo eskuraketa, baldin eta ez bada epearen barruan edo Zerga Administrazioaren egiaztapen-prozedura baten hasiera jakinarazi aurretik bete halakoen berri eman beharra ezartzen duen obligazioa, zeina Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian jasotzen den.
    Hala ere, zenbaki honetan xedatzen dena ez da aplikatzekoa izango baldin eta zergadunak egoki egiaztatzen badu ondasun edo eskubideon titulartasuna aitorturiko errentei dagokiela, edo baldin eta beste zergaldi batzuetan eskuraturiko errentei dagozkiela eta orduan ez zela zerga honen zergadun.
  4. Aplikatzen bada artikulu honen aurreko zenbakian ezarritakoa, zerga arloko arau-haustea egongo da, eta zehapenaren oinarriaren %150eko diru-isun proportzionala jarriko da.
    Zehapenaren oinarria hau da: manu hori aplikatuz ateratzen den kuota osoaren zenbatekoa.
    Zehapenaren oinarria kalkulatzerakoan ez dira kontuan hartuko egiaztatu nahi den ekitaldian aurre- ko ekitaldietako zer zenbateko geratzen den konpentsatzeko, deduzitzeko edo aplikatzeko, zenbateko horiek zerga-oinarria edo likidazio-oinarria edo kuota osoa gutxitzeko erabil badaitezke.
    Zenbaki honetan zehazten den zehapena bateraezina da errentak lortu direlako presuntzioa dela eta (aipaturiko manuan erregulatutakoaren arabera), Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 196-200. artikuluetan tipifikatutako arau-hausteen ondorioz ezar litezkeen zehapenekin.
    Zenbaki honetan ezartzen dena betez jartzen diren zehapenei Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauko 192.artikuluan ezartzen dena aplikatuko zaie.

(...)

3/1996 Forua Araua, ekainaren 26ekoa, Sozietateen Gaineko Zergari buruzkoa [BAO 135_1996/07/11]

(...)

8. artikulua. Zerga ordaintzeko norbere betebeharreko subjektu pasiboak

  1. Foru arau honen 2. artikulua. artikuluak aipatutako espainiar lurraldean egoitza duten erakundeak Bizkaiko Foru Aldundiari Zerga ordaintzeko norbere betebeharrak lotuko ditu.
  2. Zerga ordaintzeko norbere betebeharra duten subjektu pasiboak lortzen duten errentaren osotasunaren zioz zergapetuak izango dira, non ekoitzi den berdin dela eta ordaintzailearen egoitza edozein dela.
  3. Entitateen egoitza Espainiako lurraldean dagoela joko da baldintza hauetako bat betetzen dutenean:
    1. Espainiako legeen arabera eratuta egotea.
    2. Sozietatearen helbidea Espainian izatea.
    3. Benetako zuzendaritzaren egoitza Espainiako lurraldean izatea.

    Ondorio horietarako, ulertuko da entitate baten benetako zuzendaritzaren egoitza Espainiako lurraldean dagoela bere jarduera guztiak lurralde horretan zuzendu eta
    kontrolatzen direnean. Zerga Administrazioak zilegi izango du pentsatzea tributazio eza dagoen herrialde edo lurralde batean, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauaren hamargarren xedapen gehigarrian definitutakoaren arabera, kokatutako entitate batek, edo paradisu fiskaltzat kalifikatutakoetan kokatutakoak, Espainiako lurraldean duela bere egoitza, baldin eta bere aktibo nagusiak, zuzenean zein zeharka, Espainiako lurraldean kokatutako ondasunek edo lurralde horretan bete edo erabiltzen diren eskubideek eratzen badituzte
    edo bere jarduera nagusia bertan egiten bada, non eta entitate horrek ez duen frogatzen zuzendaritza eta benetako kudeaketa herrialde edo lurralde horretan gertatzen direla, eratu eta jarduteko arrazoiak ekonomiko baliodunak dituela, eta funtsezko arrazoi enpresarialak
    baloreen edo bestelako aktiboen kudeaketa hutsetik haratago doazela.

9. artikulua. Salbuespenak

Zergatik salbuetsita daudeegongo dira:

  1. Lurraldeko herri administrazioak.
  2. Lurraldeko herri administrazioen organismo autonomidunak.
  3. Aurreko b) letran aipatutakoen antzeko lurraldeko herri administrazioen zuzenbide publikoko erakundeak.
  4. Apirilaren 14ko 6/1997 Legearen bederatzigarren eta 1.idatz-zatia hamargarren xedapen erantsietan aipatutakoen antzeko lurraldeko herri administrazioen gainerako herri organismoak.
  5. Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ardura duten herri erakundeak.
  6. Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Euskaltzaindia-Real Academia de la Lengua Vasca, eta Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País-Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea.
  7. Gordailu bermeko fondoak eta inbertsio bermeko fondoak.
  8. Portu aginpideak

(...)

127. artikulua. Kontabilizatu gabeko edo aitortu gabeko ondasun eta eskubideak: errentak lortzen direlako ustezkotasuna.

  1. Titulartasuna subjektu pasiboari dagokiolarik, kontabilitateko liburuetan erregistratuta ez dauden ondare-elementuak aitortu gabeko errenten pentzutan eskuratu direla uste izango da.
    Ustezkotasunak berdin jokatuko du eskuraketaren balio partziala ezkutatuz gero.
  2. Subjektu pasiboa kontabilitatean erregistratuta ez dauden ondare-elementuen jabe dela uste izango da, horien edukitza berak duenean.
  3. Aitortu gabeko errentaren zenbatekoa kontabilitateko liburuetan erregistratu gabe dauden ondasun edo eskubideen eskuraketaren balioa dela uste izango da, eskuraketa finantzatzeko hartutako benetako zorren zenbatekoan gutxitua, kontabilizatu gabekoak
    hauek ere. Zenbateko gordina inoiz ere ezin izango da negatiboa izan. Eskuraketaren balioaren zenbatekoa horren zirurtagirien bidez frogatuko da, eta horrela ezin izango balitz, Zergei buruzko Foru Arau Orokorrean ezarritako balorazio erregelak
    ezarriz.
  4. Aitortu gabeko errentak daudela uste izango da subjektu pasiboaren kontabilitate-liburuetan ez dauden zorrak erregistratu direnean.
  5. Aurreko idazatietan dauden ustezkotasunen ondoriozko errentaren zenbatekoa preskribatu gabeko zergaldi antzinakoenari egotziko zaio, subjektu pasiboak beste bati edota batzuei dagokiela frogatzen ez badu.
  6. Edozelan ere, aitortu gabeko errenten bitartez eskuratu direla joko da, eta oraindik preskribitu ez duten eta erregulariza daitezkeen zergaldietatik antzinakoenari egotziko zaizkio, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren hogieta zazpigarren xedapen gehigarrian
    aipatzen zen informazio-eginbeharra bete ez eta, horretarako epearen barruan, subjektu pasiboak aitortu gabe utzitako ondasun eta eskubideak.
    Hala ere, atal honetan xedatzen dena ez da aplikatzekoa izango baldin eta subjektu pasiboak egoki egiaztatzen badu bere titulartasunaren pean dauzkan ondasun edo eskubideok aitorturiko errentez eskuratu direla edo beste zergaldi batzuetan eskuraturiko errentei dagozkiela, eta orduan ez zela zerga honen zergadun.
  7. Aurreko 1-6. zenbakietan aipatzen diren ondare-elementuen balioa, behin zerga-oinarrian sartutakoan, zergaren ondore guztietarako izango du balioa.
  8. (...)
11/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Sozietateen Gaineko Zergari buruzkoa [BAO 238_2013/12/13]

(...)

III. TITULUA ZERGADUNA

11. artikulua. Zergadunak

  1. 1. Honako hauek dira zergadunak, egoitza Espainiako lurraldean edukiz gero:
    1. Pertsona juridikoak, foru arau honetako 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, errenta-esleipenaren araubidea aplikatu behar zaien sozietate zibilak izan ezik.
    2. Foru arau honetako VI. tituluko VI. kapituluan ezarritako araubidean tributatzen duten talde fiskalak.
    3. Aldi baterako enpresa-elkarteak.
    4. Inbertsio-funtsak; Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko 2003ko azaroaren 4ko 35/2003 Legean arautzen dira.
    5. Arrisku-kapitaleko funtsak; arrisku-kapitaleko entitateak eta haien sozietate kudeatzaileak arautzen dituen 2005eko azaroaren 24ko 25/2005 Legean arautzen dira.
    6. Pentsio-funtsak; 2002ko azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bateginean arautzen dira.
    7. Hipoteka merkatua erregulatzeko funtsak; Hipoteka merkatua arautzeko 1981eko martxoaren 25eko 2/1981 Legean arautzen dira.
    8. Hipoteka-titulazioko funtsak; higiezinetan inbertitzeko sozietate eta funtsen araubideari eta hipoteka-titulazioko funtsei buruzko 1992ko uztailaren 7ko 19/1992 Legean arautzen dira.
    9. Aktibo-titulazioko funtsak; Kreditu-Erakundeen Espainiako legeria Banku-Koordinaziorako bigarren Zuzentarauari egokitzeko 1994ko apirilaren 14ko 3/1994 Legeko bosgarren xedapen gehigarriko 2. zenbakian aipatzen dira.
    10. Inbertsioen berme-funtsak; Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean arautzen dira.
    11. Banku-aktiboen funtsak; kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko 2012ko azaroaren 14ko 9/2012 Legeko hamargarren xedapen gehigarrian aipatzen dira.
  2. Entitateen egoitza Espainiako lurraldean dagoela joko da baldintza hauetako bat betetzen dutenean:
    1. Espainiako legeen arabera eratuta egotea.
    2. Egoitza soziala Espainiako lurraldean edukitzea.
    3. Benetako zuzendaritzaren egoitza Espainiako lurraldean egotea. Ondorio horietarako, ulertuko da entitate baten benetako zuzendaritzaren egoitza Espainiako lurraldean dagoela handik zuzendu eta kontrolatzen direnean entitatearen jarduera guztiak.
  3. Zerga Administrazioak ulertu ahal izango du tributazio eza dagoen herrialde edo lurralde batean (Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauko hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezartzen da zer den tributazio eza) kokatutako entitate batek edo paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde batean kokatutako entitate batek Espainiako lurraldean duela bere egoitza, baldin eta entitatearen aktibo nagusiak, zuzenean zein zeharka, Espainiako lurraldean kokatutako ondasunak edo lurralde horretan bete edo erabiltzen diren eskubideak badira, edo entitatearen jarduera nagusia Espainiako lurraldean egiten bada, non eta entitate horrek ez duen frogatzen bere zuzendaritza eta benetako kudeaketa beste herrialde edo lurralde hartan egiten direla, edo frogatzen badu arrazoi ekonomiko baliodunak eta funtsezko arrazoi enpresarialak daudela entitatea eratzeko eta haren jardunerako eta frogatzen badu, orobat, entitatearen eraketa eta jardunerako arrazoia ez dela baloreen eta bestelako aktiboen kudeaketa soila.
  4. Foru arau honetan, zerga honen zergadunei sozietate nahiz entitate esango zaie, modu laburrean.

12. artikulua. Salbuespenak

  1. Zergatik salbuetsita daude:
    1. Lurraldeko administrazio publikoak, haien organismo autonomoak eta azken horien antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitate edo organismoak.
    2. Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ardura duten erakunde publikoak.
    3. Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos, Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País Vasco - Euskal Herriaren Adis- kideen Elkartea, Eleizbarrutiko «Estanislao J. Labayru» Ikastegia - Instituto Diocesano «Estanislao J. Labayru», eta Ekonomia Ituna sustatu eta hedatzeko «Ad Concordiam» elkartea.
    4. Portuko agintaritzak.
  2. Honako hauek salbuespen partziala edukiko dute, foru arau honetako 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz:
    1. Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko Foru Arauan ezarritako zerga-araubidea edukitzeko baldintzak betetzen ez dituzten irabazteko asmorik gabeko entitate eta instituzioak.
    2. Kooperatibaen batasun, federazio eta konfederakundeak.
    3. Profesionalen elkargoak, enpresaburu eta profesionalen elkarteak, ganbera ofizialak, arrantzaleen kofradiak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak.
    4. Enplegua sustatzeko funtsak.
    5. Gizarte Segurantzako lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen mutualitateak, halako mutualitateen arautegi erregulatzailean ezarritako betekizunak betetzen dituztenean.

(...)

123. artikulua. Kontabilizatu gabeko edo aitortu gabeko ondasunak eta eskubideak: errentak lortu direlako presuntzioa

  1. Zergaduna titularra izanik ere, haren kontabilitateko liburuetan erregistratuta ez dauden ondare-elementuak aitortu gabeko errentaren kargura eskuratu direla uste izango da. Presuntzio bera aplikatuko da eskuraketaren balioaren zati bat ezkutatuz gero.
  2. Kontabilitatean erregistratuta ez dauden ondare-elementuak zergadunaren jabetzakotzat joko dira, baldin eta berak badauzka.
  3. Aitortu gabeko errentaren zenbatekoa kontabilitateko liburuetan erregistratu gabe dauden ondasun edo eskubideen eskuraketa- balioa dela uste izango da, eskuraketa finantzatzeko hartutako benetako zorren zenbatekoa gutxituta; kontabilizatu gabekoak horiek ere.
    Zenbateko garbia ezin da izan negatiboa. Eskuraketa-balioaren zenbatekoa egiaztagirien bitartez frogatuko da edo, hori ezinezkoa bada, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauan ezarritako arauak aplikatuz.
  4. Zergadunaren kontabilitateko liburuetan izan ez diren zorrak erregistratuz gero, errenta batzuk aitortu gabe daudela uste izango da.
  5. Aurreko zenbakietan ezarritakoaren arabera egiten diren presuntzioen ondorioz agertzen diren errenten zenbatekoa preskribatu gabe dauden zergaldietatik zaharrenari egotziko zaizkio, zergadunak beste bati dagokiola frogatu ezean.
  6. Ondoren azalduko diren ondasunak eta eskubideak aitortu gabeko errenten kargura eskuratutzat joko dira, eta zenbatekoa preskribatu gabe dauden zergaldietatik erregularizatu daitekeen zaharrenari egotziko zaizkio, berariaz ezarritako epean, edo Zerga Administrazioak egiaztapen-prozeduraren hasiera jakinarazi baino lehen, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauko hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian araututako informazio-betebeharra bete ez den ondasun eta eskubideei dagokienez.
    Hala ere, zenbaki honetan ezarritakoa ez da aplikatzekoa izango baldin eta zergadunak frogatzen badu bere titulartasuneko ondasunak eta eskubideak aitortutako errenten kargura eskuratu dituela, edo zerga honen zergadun izan ez den zergaldietan lortutako errenten kargura.
  7. Aplikatzen bada artikulu honen aurreko zenbakian ezarritakoa, zerga arloko arau-haustea egongo da, eta zehapenaren oinarriaren %150eko diru-isun proportzionala jarriko da.
    Zehapenaren oinarria hau da: manu hori aplikatuz ateratzen den kuota osoaren zenbatekoa.
    Zehapenaren oinarria kalkulatzerakoan ez dira kontuan hartuko egiaztatu nahi den ekitaldian aurreko ekitaldietako zer zenbateko geratzen den konpentsatzeko, deduzitzeko edo aplikatzeko, zenbateko horiek zerga-oinarria edo likidazio-oinarria edo kuota osoa gutxitzeko erabil badaitezke.
    Zenbaki honetan zehazten den zehapena bateraezina da errentak lortu direlako presuntzioa dela eta (aipaturiko manuan erregulatutakoaren arabera), Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko 196-200. artikuluetan tipifikatutako arau-hausteen ondorioz ezar litezkeen zehapenekin.
    Zenbaki honetan ezartzen dena betez jartzen diren zehapenei Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauko 192. artikuluan ezartzen dena aplikatuko zaie.
  8. Aurreko 1-6. zenbakietan aipatutako ondare-elementuen balioa zerga-ondorio guztietarako baliozkoa izango da zerga-oinarrian sartu bezain laster.

(...)

2/2013 Foru Araua, otsailaren 27koa, Ondarearen gaineko Zergari buruzkoa [BAO 44_2013/03/04]

(...)

15. artikulua. Kapital propioak hirugarrenei lagatzea ordezkatzen duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatuak

Kapital propioak hirugarrenei lagatzea ordezkatzen duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatzen badira, zergaren sortzapen- unean duten negoziazio-balioaren arabera konputatuko dira, edozein izanik ere baloreon izendapena, ordezkaritza eta lorturiko etekinen izaera.

16. artikulua. Kapital propioak hirugarrenei lagatzea ordezkatzen duten gainerako baloreak

Kapital propioak hirugarrenei lagatzea ordezkatzen duten beste baloreak (alegia, aurreko artikulukoak ez direnak) balio nominalaren arabera konputatuko dira, eta amortizazio- edo itzulketa-primarik egonez gero, prima horiek ere batuko zaizkio balio horri, edozein izanik ere baloreon izendapena, ordezkaritza eta lorturiko etekinen izaera.

17. artikulua. Edozein motatako erakundeen funts propioetako partaidetza ordezkatzen duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatuak

  • Bat. Edozein motatako erakundeen kapital sozialeko edo funts propioetako akzioak edo partaidetzak, merkatu antolatuetan negoziatzen badira, zergaren sortzapen-unean duten negoziazio-balioaren arabera konputatuko dira; inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak eta partaidetzak, ordea, ez dira horrela konputatuko.
  • Bi. Merkatu antolatuetan kotizatzen duten erakunde juridikoek jaulki bai baina oraingoz kotizazio ofizialean onartuta ez dauden akzio berriak harpidetzen badira, akzio horien balioa honako hau izango da: titulu zaharrek harpidetza-epearen barruan izan zuten azken negoziazio-balioa.
  • Hiru. Ordaindu gabe dauden kapital-zabalkuntzetan, aurreko arauekin bat etorriz balioztatuko dira akzioak, guztiz ordainduta baleude bezala, eta ordaindu gabe dagoen zatia zergadunaren zor legez sartuko da.

18. artikulua. Edozein motatako erakundeen funts propioetako partaidetza ordezkatzen duten gainerako baloreak

  • Bat. Aurreko artikuluan aipatzen ez diren akzio eta partaidetzei dagokienez, azkenengo balantze onartuaren ondoriozko balio teorikoaren arabera egingo da haien balorazioa.
    Nolanahi ere, zerga honen zerga-oinarria zehazteko, ondasun higiezinen, bigarren mailako merkatuetan kotizatzen duten baloreen, inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzen eta foru arau honen 20. artikuluan aipatzen diren ibilgailu, ontzi eta aireontzien kontabilitate- balioaren ordez aurreko horiei guztiei foru arau honen 12., 15., 17. eta 20. artikuluen nahiz artikulu honetako Bi atalaren arabera dagokien balioa erabiliko da, salbu eta kontabilitate-balioa handiagoa denean manu horiek aplikatuz ateratzen dena baino. Kon-tuan hartu beharko da, halaber, zer balio duten zergadunak beste erakunde batzuetan duen partaidetzaren ondorioz zeharka dituen ondasun higiezin, bigarren mailako merkatuetan kotizatzen duten balore, inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza, ibilgailu, ontzi eta aireontziek, haiei guztiei ere aplikatuko baitzaie erregela hau, betiere beste erakunde horietako kapitalaren gaineko partaidetza %5 edo handiagoa bada.
    Horretarako, kontuan hartuko da bai zergadunak duen partaidetza, bai hauetako edozeinek duena: zergadunaren ezkontidea, izatezko bikotekidea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat eratutako izatezko bikotea bada), zergadunaren aurrekoak, ondorengoak edo bigarren graduko albo-ahaideak (ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa izan daiteke), edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko 1996ko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 16. artikuluaren ezartzen denaren arabera zergadunari lotutako pertsona edo erakundetzat jotzen den pertsona edo erakunde bat.
  • Bi. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioak eta partaidetzak konputatzeko, kontuan hartuko da akzio-partaidetza horiek zergaren sortzapen-egunean duten likidazio-balioa. Horretarako, balantzean sartutako aktiboak haien legeria zehatzean jasotako arauekin bat etorriz balioztatuko dira, eta hirugarrenekiko betebeharrak kengarriak izango dira.
  • Hiru. Bazkideek edo kooperatiba-kideek kooperatibaren kapital sozialean duten partaidetzaren balioa zehazteko, kontuan hartuko da zer den ordaindutako ekarpen sozialek —nahitaezkoek edo borondatezkoek— kooperatibak onartutako azken balantzean zuten zenbateko osoa; egotzitako sozietate-galerak edo oraindik konpentsatzekoak egonez gero, galerok kendu egingo dira.
  • Lau. Artikulu honetan xedatzen dena betetzeko, akzio eta partaidetzen balioztapen egokiak jasotzen dituzten ziurtagiriak eman beharko dizkiete erakundeek bazkide, elkarteko kide edo parte-hartzaileei.

19. artikulua. Bizitza-aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak

  • Bat. Bizitza-aseguruen kasuan, aseguruok sortzapen-egunean duten erreskate-balioa konputatuko da. Hala ere, beste pertsonaren bat izendatu baldin bada bizitzaaseguruaren onuradun ezeztaezin (Aseguru Kontratuei buruzko 1980ko urriaren 8ko 50/1980 Legearen 87. artikuluan xedatutakoa aplikatuz), orduan hartzailearen zerga-oinarrian konputatuko da asegurua, zergaren sortzapen-unean onuradunari hartzea legokiokeen kapitalaren balioaren arabera.
  • Bi. Dirua, ondasun higigarriak edo higiezinak emanez eraturiko aldi baterako edo biziarteko errenten kasuan, berriz, zergaren sortzapen-egunean duten kapitalizazio-balioaren arabera konputatuko da. Horretarako, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan pentsioak eratzeko ezartzen diren arauak aplikatuko dira.
  • (...)
1/2011 Foru Araua, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa [BAO 63_2011/03/31]

(...)

III. KAPITULUAZERGA-OINARRIA

12. artikulua. Zerga-oinarria zehaztea

  1. Eskualdatzen den ondasunaren edo eratu edo lagatzen den eskubidearen balio errealaren araberakoa izango da zerga-oinarria. Oinarri horretatik, ondasunen balio erreala gutxitzen duten kargak soilik kendu ahalko dira; zorrak, ordea, ezingo dira kendu, nahiz eta bahi edo hipoteka bidez bermatuta egon.
  2. Zehazki, honako atal hauetan jasotako arauak aplikatuko dira:
    1. Aldi baterako gozamenaren balioa ondasunen guztirako balioaren proportzionala izango da, %2 hartuta urtebeteko aldi bakoitzeko, baina %70 gainditu gabe. Bizi bitarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70 izango da, gozamendunak hogei urte baino gutxiago dituenean. Zenbat eta zaharragoa izan, urte bakoitzeko %1 txikituko da balioa; nolanahi ere, balioa ondasunen balio osoaren %10 izango da gutxienez.
      Pertsona juridiko batentzat eratutako gozamena, hogeita hamar urte baino gehiagorako ezartzen bada edo mugaegunik gabea bada, suntsiarazpen-baldintzari loturiko jabetza osoaren eskualdaketatzat joko da zergei dagokienez. Jabetza soileko eskubidearen balioa gozamenaren balioaren eta ondasunen guztirako balioaren arteko diferentzia izango da.
      Aldi berean bizi bitarteko eta aldi baterako diren gozamenetan, jabetza soila baloratzeko, aurreko erregeletatik baliorik txikiena sortzen duena aplikatuko da.
    2. Erabiltze- eta biztantze-eskubide errealen balioa zehazteko, aldi baterako edo bizi bitarteko (kasuan kasukoa) gozamenak baloratzeko erregelak aplikatuko zaizkio eskubideok eratzen dituzten ondasunen balioaren %75ari.
    3. Hipotekak, bahiak eta antikresiak bermaturiko betebehar edo kapitalaren zenbatekoan baloratuko dira; horren barruan, interesengatik aseguratzen diren kopuruak (bost urtez gehienez), kalte-ordainak eta ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak edo antzeko kontzeptuak sartuko dira.
      Bermaturiko kopurua berariaz adierazi ez bada, kapitala eta hiru urteko interesak hartuko dira oinarritzat. Maileguaren berme gisa eratutako hipoteka kitatzen denean, foru dekretu honen 44. artikuluan aipatutako egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergapetze gradualerako kontuan hartu beharreko zerga-oinarria txikitu egingo da, bermatutako maileguaren zenbateko izendunarekin parekatzeraino.
    4. Aurreko idatz-zatietan ageri ez diren eskubide errealak alderdiek eratzean itundutako kapital, prezio edo balioan egotziko dira, baldin eta kopuru hori urteko errenta edo pentsioa diruaren legezko interes-tasaren arabera kapitalizatuz sortzen denaren berdina edo handiagoa bada; ordea, sortzen den kopuru hori aurrean adierazitako kapital, prezio edo balioa baino txikiagoa bada, bera egotziko da.

      Hala ere, 60. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera administrazioak egindako egiaztapenak balio handiagoa ezar dezake.

(...)

10/2010 Legea, apirilaren 28koa, kapital-zuriketaren eta terrorismoaren finantzaketaren prebentziorako neurriei buruzkoa. [EAO 103_29/04/10]

(…)

3. artikulua. Identifikazio formala.

Zergapeko subjektuek negozio-harremanak ezarri nahi dituzten edo edozein eragiketetan esku hartu nahi duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak identifikatu behar dituzte derrigorrez.
Zergapeko subjektuek ezin dute, inoiz, negozio harremanik eduki edo eragiketarik egin era egokian identifikatu ez diren pertsona fisiko edo juridikoekin. Debeku da, berariaz, kontuak, libretak, aktiboak edo tresna zenbakituak, zifratuak, anonimoak edo fikziozko izenekin irekitzea, kontratatzea edo mantentzea.

Negozio harreman bati edo edozein eragiketaren beterazpenari ekin aurretik zergapeko subjektuek esku hartzen dutenen identitatea egiaztatuko dute dokumentu fede-emaileen bidez. Baldin eta ezinezkoa bada lehen unean esku hartzen dutenen identitatea dokumentu fede-emaileen bidez frogatzea, 12. artikuluan ezarri dena aplika daiteke, eragiketan arriskuzko elementuak daudenean izan ezik.

Identifikazioaren ondoreetarako fede-emailetzat jo daitezkeen dokumentuak arauz ezarriko dira.

Bizitza aseguruei dagokienez hartzailearen identitatearen egiaztapena kontratua egiletsi aurretik egin beharko da. Aseguruaren onuradunaren identitatearen egiaztapena, hau guztia gorabehera, kontratuaren emaitzako prestazioaren ordainketaren edo polizak ematen dituen erreskate-eskubide, aurrerakin edo pignorazioaren aurretik egin behar da.

4. artikulua. Titular errealaren identifikazioa.

Zergapeko subjektuek titular erreala identifikatuko dute eta negozio harremanak ezarri edo edozein eragiketa egin aurretik horien identitateak frogatzeko neurri egokiak hartuko dituzte.
Lege honen ondoreetarako titular errealtzat joko dira:

  1. Negozio harremanak ezarri edo eragiketetako esku hartzeak egin nahi diren pertsona fisikoa edo fisikoak.
  2. Azken terminoan pertsona juridiko baten kapitalaren edo boto eskubideen ehuneko 25, zuzenean zein zeharka, duen edo kontrolatzen duen pertsona fisikoa edo pertsona fisikoak edo beste bitarteko batzuen bidez pertsona juridiko baten kudeaketan kontrola, zuzenean edo zeharka, egiten dutenak. Aparte uzten dira Europar Batasuneko edo hirugarren herri baliokideetako merkatu erregulatu baten kotizatzen duten sozietateak.
  3. Funtsak administratzen edo banatzen dituen tresna edo pertsona juridikoen ehuneko 25 baino gehiagoren titularrak diren edo horien kontrola betearazten duen pertsona fisikoa edo fisikoak, edo, artean onuradunak izendatu gabe daudenean, pertsona edo tresna juridikoa batez ere sortu den edo jarduten duen onuradunak diren pertsonen kategoria.
    Zergapeko subjektuek bezeroei buruzko informazioa bilatuko dute horiek euren kontura edo hirugarrenen kontura jarduten duten zehazteko. Baldin eta bezero horiek ez dutela euren kontura jarduten adierazten duten zantzuak daudenean edo ziurtasuna dagoenean, zergapeko subjektuek horiek noren kontura jarduten dutenaren identitatea ezagutzeko beharrezko informazioa bilatuko dute.
    Zergapeko subjektuek neurri egokiak hartu behar dituzte pertsona juridikoen jabetzaren egitura edo kontrola ezartzearen ondoreetarako.
    Zergapeko subjektuek ez dute negozio harremanik ezarriko edo mantenduko jabetzaren egitura edo kontrola zehaztea ezinezkoa izan den pertsona juridikoekin. Eramailearen tituluen bidez eskuordetuta dauden akziodun sozietateak badira aurreko debeku hori aplikatuko da, zergapeko subjektuak jabetzaren egitura edo kontrola beste bide eta bitarteko batzuen bidez zehazten ez badu. Debeku hori ezin zaio aplikatu eramailearen tituluak izendun tituluetan edo konturako oharretan bihurtzeari.

(…)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli