saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003989

4. adibidea Zein dira aitorpena epetik kanpo aurkeztearen ondorioak?

Betebehar formala urratzearen ziozko zehapenak gorabehera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 52. artikuluko 1. atalean ezarrita dagoenaren arabera (abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 50.3 artikulua), “dena dela, justifikatu gabeko ondare-irabazitzat joko da –eta, oraindik baliodun izanik, erregula daitezkeen preskribatu gabeko zergaldietatik zaharrenaren likidazio-oinarri nagusian sartuko– edozein ondasun edo eskubideren ukantza, aitorpena edo eskuraketa, baldin eta ez bada epearen barruan edo Zerga Administrazioaren egiaztapen-prozedura baten hasiera jakinarazi aurretik bete halakoen berri eman beharra ezartzen duen obligazioa, zeina Zergei buruzko Foru Arauko hogeita zortzigarren xedapen gehigarrian jasotzen den”

Hala ere, zenbaki honetan xedatzen dena ez da aplikatzekoa izango baldin eta zergadunak egoki egiaztatzen badu ondasun edo eskubideon titulartasuna aitorturiko errentei dagokiela, edo baldin eta beste zergaldi batzuetan eskuraturiko errentei dagozkiela eta orduan ez zela zerga honen zergadun.” Antzekoa ezartzen da Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 127. artikuluko 6. atalean (abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 123.6 artikulua): “Ondoren azalduko diren ondasunak eta eskubideak aitortu gabeko errenten kargura eskuratutzat joko dira, eta zenbatekoa preskribatu gabe dauden zergaldietatik erregularizatu daitekeen zaharrenari egotziko zaizkio, berariaz ezarritako epean Zergei buruzko martxoren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian araututako informazio-betebeharra bete ez den ondasun eta eskubideei dagokienez.

Hala ere, zenbaki honetan ezarritakoa ez da aplikatzekoa izango baldin eta subjektu pasiboak frogatzen badu bere titulartasuneko ondasunak eta eskubideak aitortutako errenten kargura eskuratu dituela, edo zerga honen subjektu pasibo izan ez den zergaldietan lortutako errenten kargura.”

Araudia

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharra ez betearen Zehapenak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli