saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003988

Datuak isiltzea edo osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aurkeztea, zein daturi edo zein datu-multzori buruz izan daiteke zerga arloko arau-haustea, Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren Hogeita Zazpigarren Xedapen Gehigarriko 2. idatz-zatian ezarrita dagoenaren arabera?

Aztertu behar dira isildu diren edo osatu gabe, zehaztu gabe edo datu faltsuekin aitortutako datuak edo datu-multzoak, eta beraz, zerga arloko zehapena dagoela ondorioztatzeko arrazoia ematen dutenak, 720 ereduan aitortutako informazio-betebeharretako bakoitzari dagokionez.

  1. Abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikuluan araututako betebeharrari dagokionez, Araudi horren 53 bis.6 artikuluan ezarrita daudenak dira (kontuak), aitortutako erregistro bakoitzeko.
    • Datu-multzoa:
      • Banku-erakundearen edo kreditu-erakundearen sozietate izena edo izendapen osoa eta erakundearen helbidea. Ulertuko da “helbidea” osatu gabe edo zehaztasunik gabe aitortu dela baldin eta emandako informazioarekin erakundearen kokaleku zehatza zehazterik ez badago.
      • Kontuaren identifikazio osoa ere datu-multzotzat hartzen da. Hau izango kontuaren identifikazio osoa: kontua identifikatzen duen kodea IBAN kode bati ala beste kode diferente bati (“kontuaren identifikazio-gakoa”) dagokion zehaztea, eta kontuan kodea betetzea (“kontuaren kodea”).
    • Datuak:
      • Ireki edo kitatu zeneko eguna, edo, bidezkoa bada, baimena eman eta ezeztatu zeneko egunak”. Data horietako bakoitza datu bat da.
      • Kontuak abenduaren 31n zeukan saldoa eta urteko azken hiruhilekoko batez besteko saldoa, bakoitza datu bat da. Hori gorabehera, kontuari dagokionez, aitortzaile izateari utzi bazaio edo aitortzaile izaera ezeztatu bada, aitortzaile izateari utzi zaion eguneko saldoa aitortu beharko da.
  2. Abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 ter artikuluan araututako betebeharrari dagokionez, Araudi horren 53 bis.7 artikuluan ezarrita daudenak dira.
    • Araudiaren 53 ter.1 artikuluko i), ii) eta iii) letretan zerrendatuta dauden baloreen kasuan, hau hartuko da kontuan haietariko bakoitzerako:
      • Datu-multzoa:

        Erakundearen edo lagapen-hartzaile den hirugarrenaren sozietate izena edo izendapen osoa, edo tresnaren edo harreman juridikoaren identifikazioa, bidezkoa dena, bai eta helbidea ere.

      • Datuak:

        Balio horietako bakoitzak abenduaren 31n zeuzkan saldoak. Titularra edo titular erreala izateari uzten bazaio, hori gertatu den eguneko saldoa aitortu beharko da.

    • Atzerrian kokatuta dauden inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialeko edo ondare funtseko akzio eta partaidetzen kasuan:
      • Datu-multzoa:

        Inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate-izena edo izendapen osoa eta bere helbidea “datu-multzoa” dira.

      • Datuak:

        Likidazio-balioa abenduaren 31n. Titularra edo titular erreala izateari uzten bazaio, hori gertatu den eguneko likidazio-balioa aitortu beharko da.

    • Zerga betebehar formalen Araudiaren 53 ter artikuluan zerrendatutako ondasunei dagokienez (bizi- edo elbarritasun-aseguruak eta aldi baterako zein biziarteko errentak):
      • Datu-multzoa:

        Aseguru-erakundearen izendapen osoa eta helbidea. Datutzat jotzen da abenduaren 31ko erreskate-balioa, baita abenduaren 31ko kapitalizazio-balioa ere, aldi baterako zein biziarteko errenten kasuan. Kasu horietan guztietan ulertuko da “helbidea” osatu gabe edo zehaztasunik gabe aitortu dela baldin eta emandako informazioarekin erakundearen kokaleku zehatza zehazterik ez badago.

  3. Abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 65 ter eta 65 quater artikuluan araututako betebeharrari dagokionez, Araudi horren 65 ter.8 eta 65 quater 7 artikuluan ezarrita daudenak dira, aitortutako erregistro bakoitzeko.
    • Ondasun higigarri eta higiezinen titulartasunari eta horien gaineko eskubideei dagokienez:
      • Datu-multzoa:
        • Ondasun higiezinaren identifikazioa. Bere tipologia labur azaldu beharko da, eta ondorio horietarako, hiri-lurreko edo landa-lurreko ondasun higiezina den azal dadila eskatuko da.
        • Ondasun higigarriaren identifikazioa. Bere tipologia labur azaldu beharko da, eta ondorio horietarako, zein motatako ondasun higigarria den azal dadila eskatuko da.
        • Ondasun higiezinaren kokalekua: herrialde edo lurraldea, herria, kalea eta zenbakia. Beraz, kokalekua zehazteko, hau azaldu beharko da: herrialdea, udalerria, kalea eta zenbakia. Ulertuko da hori osatu gabe edo zehaztasunik gabe aitortu dela baldin eta emandako informazioarekin aitorpenaren xede den higiezinaren kokaleku zehatza zehazterik ez badago.
        • Ondasun higiezina inskribatuta edo matrikulatuta ageri den erregistroa (erregistroa eta herrialdea edo lurraldea).
        • Ondasun higigarriaren kokalekua: kokatuta dagoen herrialde edo lurraldea.
      • Datuak:
        • Ondasun higigarri edo higiezin bakoitzaren titulartasuna eskuratu zen data
        • Ondasun higigarri edo higiezin bakoitzaren eskuraketa-balioa
        • Ondasun higigarri edo higiezin bakoitzaren eskualdaketa-data
        • Ondasun higigarri edo higiezin bakoitzaren eskualdaketa-balioa
        • Eskubide/titulartasun bakoitzaren eskuraketa-data.
        • Eskubide/titulartasun bakoitzak abenduaren 31n zeukan balioa
        • Eskubide/titulartasun bakoitzaren ezerezte-data
        • Eskubide/titulartasun bakoitzaren eskualdaketa-balioa

Araudia

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharra ez betearen Zehapenak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli