saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003985

720 ereduaren lehenengo aitorpena aurkeztu da, ekitaldi jakin bati dagokiona. Urtero aurkeztu behar al da berriro? zein informaziori buruz aurkeztu behar da berriro?

720 ereduko aitorpena aurkeztu ondoren, eredu horretan ageri diren informazio-betebeharretako bati edo batzuei buruz, eredu hori berriro aurkeztu behar izango da baldin eta betebehar horietako bati edo batzuei dagokienez ondasunen edo eskubideen multzo bakoitzerako ezarritako baterako mugan 20.000 euroko gehikuntza egon bada, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean.

Adibidea

2014an, 2013ko ekitaldiari buruzko 720 eredua aurkeztu zen, eta informazioa eman zen atzerrian kokatutako finantza-erakundeetako bankuko kontuei eta atzerrian kokatutako ondasun higiezinei buruz, honako saldo eta balio hauekin:

2014
Kontzeptua 2013ko azken hiruhilekoko saldoa 2013ko abenduaren 31ko saldoa
1. Kontua 40.000 45.000
2. Kontua 15.000 12.000
Saldoak guztira 55.000 57.000
2014
Kontzeptua Eskuraketa-balioa
1. higiezina 50.000
2. higiezina 20.000
Balioa guztira 70.000

720 eredua ondoz ondoko ekitaldietan berriro aurkeztu behar izango da baldin eta informazio-multzo bakoitzerako ezarritako baterako mugan 20.000 eurotik gorako gehikuntza egon bada, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean.

2014ko ekitaldia

Higiezinen balioak ez dira modu nabarmenean aldatzen (eta ez dago bestelako ziorik –eskualdaketa, adibidez– horiek aitortzeko), kontu guztien baterako saldoa azken hiruhilekoan 15.000 € handitu da, eta kontu guztien baterako saldoa, abenduaren 31n, 18.000 € handitu da. Hala, guztirako saldoak honako hauek dira:

2014
Kontzeptua 2014ko azken hiruhilekoko saldoa 2014ko abenduaren 31ko saldoa
1. Kontua 20.000 18.000
2. Kontua 40.000 23.000
3. Kontua 10.000 34.000
Saldoak guztira 70.000 75.000

Kontuen baterako saldoetan izandako igoerak hauek izan dira:

2014
Igoera, 2013ko ekitaldiarekin alderatuta Azken hiruhilekoko baterako saldoaren igoera Baterako saldoaren igoera abenduaren 31n
15.000 18.000

Beraz, atzerrian kokatutako ondasun higiezinei buruzko informazioa aurkeztu behar izateari dagokionez, 2014an ez da aurkeztu behar izango 720 eredua (abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 65 ter artikulua). Ez dago 720 eredua aurkezteko betebeharrik ere atzerrian kokatutako finantza-erakundeetako kontuei buruz (Araudiaren 53 bis artikulua), azken hiruhilekoko baterako saldoa (guztira) eta abenduaren 31ko baterako saldoa (guztira) ez baitira igo 20.000 € baino gehiago, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean, kasu honetan aurreko urtearen aldean (baldin eta horrez gain aitorpena aurkeztera behartzen duen beste ziorik ez badago, adibidez saldoetako bat eskualdatu edo kitatu izana).

2015eko ekitaldia

2015eko ekitaldian kontu guztiek azken hiruhilekoan zeukaten baterako saldoak 2.000 €-ko gehikuntza izan badu eta kontu guztiek abenduaren 31n zeukaten saldoak 10.000 €-ko gehikuntza izan badu. Saldoen gehikuntzak, urte bakoitzeko, eta batera hartuta, hauek dira:

2015
Kontzeptua Azken hiruhilekoko baterako saldoaren igoera Baterako saldoaren igoera abenduaren 31n
Igoera, 2013ko ekitaldiarekin alderatuta 15.000 18.000
Igoera, 2014ko ekitaldiarekin alderatuta 2.000 10.000
Aitorpen hau behartuta egoteagatik aurkeztu zeneko azken ekitaldiarekin alderatuta egondako gehikuntza (205/2008 FD, 53 bis art.) 17.000 28.000

Kontuan hartu beharreko gehikuntza, atzerrian kokatutako finantza-erakundeetako kontuei buruz, azken hiruhilekoko baterako saldoan eta abenduaren 31ko baterako saldoan egondakoa da, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean, (abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis artikulua).

Kasu honetan, 2015eko abenduaren 31ko baterako saldoaren gehikuntza, informazio-betebehar horregatik aitorpena (720 eredua) aurkezteko zeneko azken ekitaldiko abenduaren 31ko baterako saldoarekin alderatuta, 20.000 €-tik gorakoa izan da. Beraz, 2015eko ekitaldian informazio-aitorpena aurkeztuko da, 720 eredua, atzerrian kokatutako finantza-erakundeetako kontu guztiak aitortzeko betebeharrarengatik.

Araudia

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Aitorpena aurkezteko maiztasuna

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli