saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003975

Espainiako legediaren arabera nortasun juridikorik ez daukaten trust-en edo ondare-masen ondorioz, atzerrian kokatutako ondasun jakin batzuen eskualdaketa gertatzen da. Kasu horretan, nork aitortu behar ditu atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideak?

Eratzailea edo “settlor” delakoa Espainiako egoiliarra bada, berak aitortu behar ditu atzerrian dauden ondasun eta eskubideak, horien titularra del aldetik.

“Trustee” delakoa egoiliarra bada, bere kasuan, baimendua, erabiltzeko ahalmena duen pertsona edo onuraduna dela aitortu beharko du, atzerrian dauden kontuei dagokienez, edo aitorpenaren xede diren gainerako ondasunen gainean izan ahal duen titulartasun erreala duela.

Onuraduna edo onuradunak egoiliarrak badira eta onuradunak errealak badira, hau da, “onuradun izan litezkeenak” ez badira, aldi baterako edo biziarteko kontu eta errentak aitortu beharko dituzte.

Hala ere, baliteke titular erreala egotea Kapital-zuriketaren eta Terrorismoaren Finantzaketaren prebentzioari buruzko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusita dagoenaren arabera.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli