saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003966

Atzerrian gordailututako, kudeatutako edo lortutako balore, eskubide, aseguru eta errentak aitortu behar badira, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 ter artikuluaren arabera, nola baloratu behar dira edozein motatako erakunde juridikoetako partaidetza adierazten duten balore edo eskubideak?

Urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen saldoa aitortu beharko da, Ondarearen gaineko Zergari buruzko martxoaren 24ko 2/2013 Foru Araua ezarritako erregelen arabera.

Hala ere, informazio-aitorpen honen ondorioetarako, espainiar merkatuaren antzeko ezaugarriak daukan merkatu antolatu batean negoziatutako atzerriko erakunde juridikoen akzioak edo kapitalaren edo fondo propioen partaidetzak badira, Ondarearen gaineko Zergari buruzko martxoaren 24ko 2/2013 Foru Arauaren 17. edo 18. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz baloratu ahal izango dira, edo bestela, abenduaren 31ko kotizazio-balioaren arabera. Era berean, espainiar merkatuaren antzeko ezaugarriak daukan merkatu antolatu batean negoziatutako kapitalak hirugarrenei laga izana adierazten duten baloreak badira, Ondarearen gaineko Zergari buruzko martxoaren 24ko 2/2013 Foru Arauaren 15. edo 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz baloratu ahal izango dira, edo bestela, abenduaren 31ko kotizazio-balioaren arabera.

Araudia

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli