saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003956

Informazio-betebehar horien menpeko zergapekoa atzerriko sozietate baten akzioen titularra bada eta akzio horiek Espainian eratutako edo ezarritako erakunde batean gordailututa badaude, informazio-aitorpena (720 eredua) aurkeztu behar al da akzio horiei buruz, aitortu behar izateko gainerako eskakizunak betetzen badira?

Titular batek Espainian kokatutako erakunde gordailuzainen establezimenduetan dauzkan atzerriko sozietateen akzioei dagokienez, horiek ez dira aitortu behar, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 53 ter.1 artikuluan ezarrita dagoen bezala, baldin eta erakunde gordailuzain horiek Zerga-administrazioari informazioa eman behar badiote gordailututa dauzkaten baloreen titularrari buruz, zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 50.1 artikuluan ezarrita dagoen bezala. Irizpide hori, erakunde egoiliarretan gordailututako edozein balore higigarritara hedatu ahal da, hau da, merkatu antolatuetan negoziatutako atzerriko erakunde juridikoen akzioetara edo kapitalaren edo fondo propioen partaidetzak, eta norberaren kapitalak hirugarrenei laga zaizkiela adierazten duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatzen direnak, baldin eta kasu bietan Espainian kokatutako edo ezarritako erakunde batean gordailututa badaude eta horiei buruzko informazio-aitorpena (189 eredua) aurkezten badute, zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 50.1 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.

Araudia

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli