saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003955

Ohiko egoitza atzerrian daukan eta PFEZren kargapekoa den pertsona fisiko batek kontu bat dauka irekita egoitza Espainian daukan erakunde baten atzerriko establezimendu batean. Orduan, kontu horri buruzko informazio-aitorpena aurkeztu behar al du betebeharra sortzen duten gainerako inguruabarrak gertatzen badira, Abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalei buruzko Araudiaren 53 bis artikuluan ezarrita dagoen bezala?

Bai, informazio-aitorpena aurkeztu behar da, baldin eta erakundeak kontu horri buruzko informazioa aurkeztu dela egiaztatzen ez badu. Espainiako “zerga-egoiliarra” edo “PFEZren kargapekoa” dela adierazi ezean, finantza-erakundeak ez du emango bere kontuari buruzko informaziorik.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli