saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003954

Zerga-egoitza Bizkaian daukan pertsona fisiko batek, egoitza Espainian daukan banku-erakunde baten atzerriko establezimendu batean kontu bat dauka irekita, abenduaren 31n saldoa 50.000 eurotik gorakoa zela. Kontu hori aitortu behar du?

Hasieran, pertsona horrek 720 eredua aurkeztu beharko luke, baldin eta egiaztatzen ez bada kontu hori abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzeko Araudiaren 48. artikuluan ezarrita dagoen informazio-aitorpenean (196 eredua) aitortu dela.

Horri dagokionez, hau azaldu behar da: baliteke egoitza Espainian daukan erakundeak pertsona hori zerga-egoiliarra edo PFEZren kargapekoa dela egiaztatzeko informaziorik ez edukitzea, eta horregatik, kontu horri buruzko informaziorik ez ematea.

Araudia

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli