saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003948

Egoiliar bat atzerriko kontu korronte baten titularra bada (eta beste kontu baten titularra ez bada), eta kontu horrek 2013ko apirilaren 4an 67.000 euroko gehieneko saldoa bazeukan. Saldoa, abenduaren 31n, 45.650 euro zen, eta azken hiruhilekoko batez besteko saldoa 46.200,45 euro zen. Kontua aitortu behar dut 720 ereduan? Kontua 2013ko apirilaren 8an kitatzen badut, saldoa 56.246,75 euro zela. Kitapena aitortu behar dut 720 ereduan?

Galderetako lehenengoari dagokionez azaldu behar da kontu hori ez dela aitortu behar. Izan ere, ekitaldian 50.000 euroak gainditu diren arren, azken hiruhilekoko batez besteko saldoak eta abenduaren 31ko saldoak, ez batak ez besteak, ez dute gainditzen zenbateko hori. Bigarren galderari dagokionez, azaldu behar da ez dela aitortu behar kontuaren kitapena; izan ere, lehenago ez du aurkeztu behar izan bankuko kontuen ziozko informazio-aitorpena.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli