saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003946

Pertsona bat, atzerrian kokatutako kontu korronte baten titularra da, kontu horren saldoa abenduaren 31n 40.000 euro zela. Pertsona hori beste kontu batean baimendu gisa ageri da, eta beste kontu horren saldoa, abenduaren 31n, 30.000 euro zen. Kontu horiek aitortu behar ditu pertsona horrek? Eta bigarren kontu horren titularra bere kontabilitatean behar bezala erregistratuta eta identifikatuta daukan merkataritza-sozietate bat bada?

Azaldutako lehenengo kasuan, titularrak kontu biak aitortu behar ditu. Bigarren kasuan, aitzitik, ez du aitortu behar, baimenduta dagoen bigarren kontu horren saldoa ez delako konputatzen, eta beraz, aitortzeko betebeharra sorrarazten duen 50.000 euroko muga gainditzen ez duelako.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 bis artikulua

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli