saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003940

Egoitza Bizkaian daukaten familia bateko kideak, abenduaren 31n, atzerrian kokatutako higiezin baten titularrak ziren, haren eskuraketa balioa 50.000 eurotik gorakoa izanik. Familia horretako kide bakoitzak aurkeztu behar al du 720 eredua, partaidetza-ehunekoa kontuan hartuta kide bakoitzari esleitu ahal zaion balioa 50.000 eurotik gorakoa ez den arren?

Bai, higiezinaren eskuraketa-balioa hainbanatu gabe hartu behar delako kontuan, balio hori 720 ereduan aitortu behar den ala ez erabakitzeko. Ondorioz, higiezinaren titularkide bakoitzak aitortu egin behar izango du, eskuraketa-balio osoa eta balio horretan daukaten partaidetza-ehunekoa adierazita.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 65 ter artikulua

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli