saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003934

Zein ondasun eta eskubide ez dira aitortu behar 720 ereduan?

Honako ondasun eta eskubide hauek ez dira aitortu behar:

  • 720 ereduan lehenago aitortu ez diren eta abenduaren 31 baino lehen iraungi edo kitatzen diren ondasun edo eskubideak.
  • Kontabilitatean erregistratuta eta behar bezala identifikatuta dauden kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak; ondasun higiezinak eta higigarriak eta horien eskubideak, baldin eta ondasun eta eskubide horien titularrak pertsona juridikoak badira.
  • Kontabilitatean erregistratuta eta behar bezala identifikatuta dauden kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak; ondasun higiezinak eta higigarriak eta horien eskubideak, baldin eta ondasun eta eskubide horien titularrak jarduera ekonomiko bat egiten ari diren pertsona fisikoak badira.
  • Erakunde gordailuzainak 189 ereduan («Balore, aseguru eta errentei buruzko urteko aitorpen informatiboa») aitortu dituen balore, eskubide, aseguru eta errentak
  • Egoitza Espainian daukan banku-erakunde batek 196 ereduan («Urteko laburpena, kontura egindako atxikipen eta diru-sarrerena, higigarrien kapitalaren errenta edo etekinekin lotura dutenak … ») aitortu dituen kontuak, baldin eta zergapekoari egiaztatu bazaio erakunde horrek informazio-aitorpen horretan bere kontuaren berri eman duela.
  • Egoitza Bizkaian daukaten eta lekualdatutako langileen zerga-araubidean dauden pertsona fisikoek atzerrian dauzkaten ondasun eta eskubideak.
Araudia

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli