www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003908
Zergapekoak BEZaren araubide orokorrean egiten du bere jarduera.
2013-06-30ean erosi eta jarduerari atxikitako lokal baten salmentaren faktura erregistratzea. Irabazia kontabilitate ondorioetarako: 115.000,00 €. Lokala Ignacio Ercilla Harori (IFK/IFZ: 11b) saldu zaio eta 150S zenbakiko faktura igorri zaio 2018ko otsailaren 2an. Fakturaren guztizko zenbatekoa: 200.000,00 €.
 
Bigarren eskualdaketa denez, eragiketa BEZetik salbuetsita dago.
Eroslea enpresaburua edo profesionala bada eta lokala bere jarduerari atxikitzen badio, BEZaren salbuespenari uko egin ahalko litzaioke, subjektu pasiboaren inbertsioa egongo litzateke eta eskualdatzaileak ez luke BEZik jasanarazi beharko.
Lehenengo eta behin Sarrerak eta emandako fakturak atalean sartu behar gara eta idatzohar hauek egin:
- Atxikitako ibilgetuaren salmentaren faktura erregistratu.
- Lokalaren eskualdaketa ere erregistratu, informazio osagarri gisa.
- Eskualdaketan lortutako ondare-irabazia erregistratu, halakorik bada (galera balitz, erregistro bera egingo litzateke gastuen eta jasotako fakturen kapituluan).
Bigarrenik, atxikitako edo inbertsio ondasunen kapitulura jo behar dugu eta baja eman behar diogu eskualdatuko den lokalari. (Ikus ondasunaren bajaren adibidea)
Eremu hauek bete behar dira:
- Atxikitako ibilgetuaren salmentaren fakturaren erregistroa:
- Datu orokorrak
- Eragiketa mota: lotuitako edo inbertsio ondasunen faktura
- Erregistro mota: faktura.
- Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
- Identifikazio-datuak (aitortutako/ bezeroarenak eta fakturarenak)
- Aitortutako bezeroaren identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
- Aitortuaren IFZ: 11B
- Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: IGNACIO ERCILLA HARO
- Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 150S
- Emate-data: 2018/02/02
- Datu ekonomikoak
- Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK
- BEZaren oinarria: 200.000,00
- BEZaren tasa:
- Lokalaren eskualdaketaren erregistroa, informazio osagarri gisa.
- Eskualdaketan lortutako ondare-irabaziaren erregistroa:



Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli