www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003885
Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. Lokaleko hodi baten konponketaren erregistroa.
Reparaciones Fermín S.A.k (IFZ: A95554630) 389/14 faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 71,95 €; zerga-oinarria: 59,46 €; jasandako BEZaren kuota: 12,49 €.
 
Konponketa baten faktura erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, konponketaren gastua kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.
Eremu hauek bete behar dira:
- Datu orokorrak
- Eragiketa mota: Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
- Erregistro mota: faktura.
- Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe).
- Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
- Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
- Aitortuaren IFZ: A95554630
- Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Reparaciones Fermín S.A.
- Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 389/14.
- Bidalketa-data: 2018/02/02.
- Jasoketa data: 2018/02/05.
- Datu ekonomikoak
- Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK KPOko kontua: 622 Konponketak eta artapena.
- Ondasuna: Gaztelumendi 13 - lokala.
- Gastuaren zenbatekoa: 59,46.
- BEZaren oinarria: 59,46 BEZaren tasa: %21 Jasandako BEZaren kuota: 12,49 Fakturaren zenbatekoa: 71,95 BEZaren kuota kengarria: 12,49.

Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli