www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003884

Jarduera BEZaren araubide orokorrean egiten duen zergapeko batek erlojua oparitu dio bere bezero bati (Kepa Ruiz Aresti). Faktura honen erregistroa: Amaranta SA jatetxeak (IFK/IFZ: A48766695) 2018ko otsailaren 2an bidalitako 150S faktura, baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 4840 €; zerga-oinarria: 400 €; jasandako BEZaren kuota: 84 €.


  

Opariak eta bestelako esku-erakutsiak, baldin eta zergaldi bakoitzean hartzaile bakoitzari dagokion zenbatekoa ez bada 300 euro baino gehiago, kengarriak dira PFEZen oraingo arautegiaren arabera. Kasu honetan, kontuan hartuta gastua zuzenean lotuta dagoela jarduera ekonomikoarekin, kengarria da, baina 300 €-ren mugarekin, hartzailea nor den agiri bidez frogatuz gero. Gainera, BEZaren arautegian ezarrita dago gastu hauek jasaten duten kuota ez dela kengarria.

Bezeroei emandako oparien fakturak (gastuak zuzenean lotuta egon behar dira jarduerarekin) erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Honelako gastu orokorrak ez daude lotuta jarduerari atxikitako ondasunei; beraz, ez dago haien artean erlaziorik ezarri beharrik.

Kasu honetan, PFEZen ordainketan gastuaren kengarritasuna mugatuta dago eta BEZen ordainketan ezin da ezer kendu; beraz, batean zein bestean “Balioa eskuz idatzi” eta “Kuota kengarria eskuz idatzi” markatu behar dira eta gero kopuruak jarri.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
    • Erregistro mota: faktura.
    • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
  • Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
    • Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
    • Aitortuaren IFZ: A48766695
    • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Amaranta S.A.
    • Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 150S
    • Bidalketa-data: 2018/02/02
    • Jasoketa data: 2018/02/05
  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 164500 TXIKIZKAKO MERK., ARDOA ETA DENET. EDARIAK KPOko kontua: 627 Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak
    • Gastuaren zenbatekoa: 484,00 Gastua PFEZerako: 300,00
    • BEZaren oinarria: 400,00 BEZaren tasa: %21 Jasandako BEZaren kuota: 84,00 Fakturaren zenbatekoa: 484,00 BEZaren kuota, kengarria ez dena: 84,00 BEZaren kuota kengarria: 0,00.

Oparia bezoro bati

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli