www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003880
Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. Aseguruaren 2018ko otsaileko primaren erregistroa.
Seguros La Segurak (IFK: A95554630) lokalaren aseguru-polizaren urteko primaren ordainagiria (zenbakia: 200) bidali du 2018ko urtarrilaren 1ean; zenbatekoa, guztira: 350 €.
 
Aseguru-prima baten ordainagiri bat erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan seguru-polizaren gastua kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.
Eremu hauek bete behar dira:
- Datu orokorrak
- Eragiketa mota: Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)o Erregistro mota: zehaztu gabe.
- Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
- Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak
- Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 200
- Eragiketa eguna: 2018/01/01
- Datu ekonomikoak
- Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK KPOko kontua: 625 Aseguru-primak
- Ondasuna: Gaztelumendi 13 - lokala
- Gastuaren zenbatekoa: 350,00 Gastua PFEZerako: 350,00

Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli