www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003876
Jarduera BEZaren araubide orokorrean egiten duen zergapeko batek Gabonetako otzara eman die langileei.
Don Jamón S.A.k (IFK/IFZ: A48766695) 150S faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an, baino jaso du 2018ko otsailaren 5ean; zenbatekoa, guztira: 3.300,00 €; zerga-oinarria: 3.000 €; jasandako BEZaren kuota: 300 €.
 
Usadioak eta ohiturak direla eta enpresako langileekin egiten diren gastuak (“soldatapekoentzako opariak”) oso-osorik dira kengarriak PFEZen arautegiaren arabera. Beste alde batetik, BEZaren arautegian ezarrita dago gastu hauek jasaten duten kuota ez dela kengarria.
Soldatapekoentzako oparien fakturak erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Honelako gastu orokorrak ez daude lotuta jarduerari atxikitako ondasunei; beraz, ez dago haien artean erlaziorik ezarri beharrik.
Kasu honetan BEZaren kuota ez da kengarria eta horregatik “Kuota kengarria eskuz idatzi” markatu behar da eta gero kopurua jarri.
Eremu hauek bete behar dira:
- Datu orokorrak
- Eragiketa mota: Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
- Erregistro mota: Faktura
- Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
- Jasoketa data: 2018/02/05
- Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
- Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
- Aitortuaren IFZ: A48766695
- Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Don Jamón S.A.
- Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 150S
- Bidalketa-data: 2018/02/02
- Datu ekonomikoak
- Jarduera: 164500 TXIKIZKAKO MERK., ARDOA ETA DENET. EDARIAK KPOko kontua: 629 Bestelako zerbitzu batzuk
- Gastuaren zenbatekoa: 3.300,00 Gastua PFEZerako: 3.300,00
- BEZaren oinarria: 3.000,00 BEZaren tasa: %10 Jasandako BEZaren kuota: 300,00 Fakturaren zenbatekoa: 3.300,00 BEZaren kuota, kengarria ez dena: 300,00 BEZaren kuota kengarria: 0,00.

Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli