www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003872

Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean arkitekturako jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. 2018ko ekitaldiko Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren erregistroa. Basauriko Udalak (IFK: P4809500D) 117372942012059 ordainagiria bidali du 2018ko otsailaren 28ean; zenbatekoa, guztira: 350 €.


  

OHZren ordainagiria erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, OHZren gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: Fakturarik behar ez duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak (adibidez nomina)
    • Erregistro mota: zehaztu gabe.
    • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
  • Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)

    Eragiketa-data: 2018/02/28

  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK KPOko kontua: 631 Beste zerga batzuk
    • Ondasuna: Gaztelumendi 13 - lokala
    • Gastuaren zenbatekoa: 350,00 Gastua PFEZerako: 350,00

OHZ

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

OHZ eta beste zerga batzuk

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli