www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003870

Basauriko Gaztelumendi kaleko 13.ean jarduera bat egiten da; lokala osorik (%100) dago atxikita jarduerari. 2018ko otsaileko errentamenduaren fakturaren erregistroa. Inmuebles Elcanok (IFK/IFZ: A95554630) 01/2018 faktura bidali du 2018ko otsailaren 2an baina, jaso du 2018ko otsailaren 5ean ; zenbatekoa, guztira: 726,00 €; zerga-oinarria: 600,00 €; Jasandako BEZaren kuota: 126,00 €.


  

Errentamendu faktura bat erregistratzeko Gastuak eta jasotako fakturak atalera sartu behar da. Aurretik, gastua jarduerari atxikitako ondasun bati lotuta dagoenez, ondasuna erregistratuta egon behar da Jarduerari atxikitako ondasunak eta inbertsio-ondasunak kapituluan. Kasu honetan, alokairu-gastua gastu kengarria izango bada, jarduera egiten den lokalari lotuta egon behar da.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
    • Erregistro mota: Faktura
    • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
  • Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
    • Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio.
    • Aitortuaren IFZ: A95554630
    • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Inmuebles Elcano
    • Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 01/2018
    • Bidalketa-data: 2018/02/02
    • Jasoketa data: 2018/02/05
  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 241100 ARKITEKTOAK KPOko kontua: 621 Errentamenduak eta kanonak
    • Ondasuna: Gaztelumendi 13 - lokala
    • Gastuaren zenbatekoa: 600,00
    • BEZaren oinarria: 600,00 BEZaren tasa: %21 Jasandako BEZaren kuota: 126,00 Fakturaren zenbatekoa: 726,00 BEZaren kuota kengarria: 126,00.

alokairua

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Errentamenduak (KPO 621)

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli