saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003368

Nola aurkeztu Zerga-ordainketarako aurretiazko proposamenak?

Zerga-ordainketarako aurretiazko proposamena aurkezteko, ondoko urrats hauek eman behar ditugu:

  1. Menu nagusian sartuko gara. Menu horretan zenbait atal daude, eta atalon artean honakoa:
    Aurretiazko administrazio-loturarako prozedurak.
  2. Lehenengo aukera hautatu behar dugu: Zerga-ordainketarako aurretiazko proposamenak.
  3. Ekintza hauetako bat hautatuko dugu:
    • Aurretiazko eskabidea
    • Aurkezpena
    • Kontsultak
  4. Kasu honetan, Aurkezpena aukera hautatuko dugu eta proposamenari dagozkion datuak sartuko ditugu.
  5. Hasierako formularioa bete ondorik, jakinarazpen-datuak agertuko zaizkigu:
    • Jakinarazpena BizkaiBai sistemaren bidez jasotzeko aukera, baldin eta erabiltzailea jakinarazpen telematikoetan alta emanik badago.
    • Edo, bestela, jakinarazpenak posta arruntez jasotzeko aukera.
  6. Proposamenaren osagarri, zenbait fitxategi erants daitezke. PDF formatua duten fitxategiak soilik (2 MB-tik beherakoak).
  7. Zerga-ordainketarako aurretiazko proposamenak kontsultatzeko, Kontsultak aukera hautatu behar da.

Abisua.

Zerga-ordainketarako aurretiazko proposamen bat aurkezteko, legitimotasun-zioren bat izan behar da:

  • Pantailan ‘Datuak bete’ aukera hautatu behar da.
  • Baldin eta legitimotasun-ziorik betetzen ez bada, Aurretiazko eskabidea galdegin dakioke Ogasunari. Eskabide hori zerga-ordainketarako aurretiazko proposamenak aurkezten diren modu berean aurkeztu behar da, Aurretiazko eskabidea deritzon aukera hautatuz.

Adibide praktikoa

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli