Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda
1999-01-01 eta 2007-01-01 artean eratutako errentak erreskatatuz gero, kapital higigarriaren etekina kalkulatzeko, arauan bertan ezarritako portzentaje batzuk aplikatuko zaizkie jasotzen diren errentei, eta portzentajeok hauen arabera ezarriko dira: biziarteko errenten kasuan, errenta eratzen den unean hartzaileak duen adinaren arabera; aldi baterako errenten kasuan, errentaren iraupen osoaren arabera.
Errenta geroratuen kasuan, errenta eratu arte lortutako errentagarritasuna gehituko da.
PFEZri buruzko 2006ko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko hamaikagarren xedapen iragankorra.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko bederatzigarren xedapen iragankorra
1999-01-01 eta 2007-01-01 artean eratutako errentak erreskatatzea
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.