www.bizkaia.eus/guregida


1999-01-01a baino lehen eratutako errentak erreskatatzea


  

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

1999ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako errentak erreskatatuz gero, kapital higigarriaren etekina kalkulatzerakoan ez da kontuan hartuko zein den errenta eratu zen egunera arte lortutako errentagarritasuna, errentagarritasun hori ondare-gehikuntza gisa zergapetu baitzen. Horrenbestez, erreskatatutako errentei arauan bertan ezarritako portzentaje hauek bakarrik aplikatuko zaizkie: biziarteko errenten kasuan,errenta eratzen den unean hartzaileak duen adinaren araberako portzentaje bat; aldi baterako errenten kasuan, berriz, errentaren iraupen osoaren araberako portzentaje bat.

1999-01-01a baino lehen eratu diren horrelako errentak erreskatatuz gero, erreskate hori dela eta sortutako kapital higigarriaren etekina kalkulatzeko, errenta eratu arte lortutako errentagarritasuna kenduko da

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZari buruzko 2013ko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko bederatzigarren xedapen iragankorra

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli