www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002416

Merkataritzako lokal baten jabeak lokala alokatu zuen, kafetegi bat jar zezaten. Maizterrak alokairua ordaintzeari utzi dio, hortaz, jabeak auzi-eskea jarri du epaitegian, maizterra irtenaraziko. Nola sorrarazten da BEZa kasu horretan?


  

Ondasunak alokatzen direnean, BEZa sorrarazten da aldi bakoitzari dagokion prezioaren zatia eskatzen denean. Eta horrela egingo da, maizterrak berandu ordaindu edo ez ordaindu arren.

Auzi- eskea jartzeak ez du berez alokatzea etengo; horregatik, zergak, eskatzen den zenbatekoaren arabera, sorrarazten jarraituko du, harik eta, zuzenbidearekin bat etorrita, jabeak gehiagorik eskatu ezin izan arte.

Informazio gehiago

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli