www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002353
Nola ordaintzen da ordainketa-gutun bat?
 
Zerga ereduen emaitzako kopuruak ordain gutunaren bitartez honela sartu daitezke:
- Bertaratuta Nola: ereduarekin berarekin.
- Finantza erakunde laguntzaileetan, are eredua aurkezteko epealdia amaitutakoan ere.
- Ordainketa partziala egiteko Foru Ogasunaren bulego deszentralizatu batera edo Bilboko izapide eragiketen patiora (Kale Basurtuko kaputxinoak, 4) joan behar da eta ordainketa partzialaren gutuna eskuratu
- Internet bidez (ez da eduki behar sinadura ziurtagiri elektronikorik), gutuneko datuak edukiz gero Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidera sartuta.
Ordainketa partzial bat egin nahi izanez gero, egoitza elektronikoaren "Ordainketa kudeatu" atalera sartu eta ordainketa-gutuna nahi duzun zenbatekoarekin jaulki ahalko duzu. Kasu horretan, sinadura elektroniko aitortua beharko da.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli