www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002343

EJZtik salbuetsita egoteari buruzko ziurtagiria


  
Zer ziurtazen du?

Zergaduna jardueraren matrikulan izena emanda dagoela erreferentzian ezarritako helbidearekin data jakin batetik hasita, gaur egun ere hala dagoela eta 2/1992 Foru Dekretu Arauemaileko 5.1) artikuluan ezarritakoaren arabera Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kargatik salbuetsita dagoela.

Non hartu daiteke?

Bizkaiko Foru Ogasunetan, Bilbon, Kaputxinoen bidean 4an, Ekonomi Jardueren gaineko zerga lekuan Edozein bulego deszentralizatuetan.

Nork eskatu behar du?
  • Pertsona fisikoa bada, eskatzaileari berari emango zaio eskura edo, bestela, behar bezala betetako R-1 ereduaren eta eskatzailearen eta baimenduaren NANaren fotokopiaren bidez.
  • Pertsona juridikoa bada, notario-ahalordea duen administratzaileari emango zaio.

Hirugarren bat badator IFZren fotokopia batekin, postaz bidaliko da enpresaren zerga-helbidera edo jakinarazpenetarako helbidera.

Salbuetsita ez dauden enpresen altak eta bajak telematika bidez egin ohi dira.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jarduera ekonomiko salbuespena

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli