www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002334

Erlijiozko elkarteko ziurtagiriak


  
Zer ziurtatzen du?

Ziurtagiri hau behin-betikoa da.

Aipatutako erakundea, irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko martxoaren 20ko 4/2019 foru Arauaren 4 eta 17 arteko artikuluetan aipatutako zerga araubide berezian ezartzen den erakundea dela, Foru Arau horretarako 47 artikuluan, "Eliza katolikoaren zein beste eliza, sinesbide eta erlijiozko elkarte batzuen Zerga Araubideari" buruzkoan, ezartzen denaren arabera.

Ziurtagiri honek errentak ordaintzen edo abonatzen dizkizutenen aurrean egoera frogatzeko balio du, hain zuzen ere aipatu foru arauko 14, artikuluan eta irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga araubidea eta mezenasgorako zerga pizgarriak aplikatzeko araudia onetsi duen martxoaren 21ko 55/2019 Foru Dekretuko lehenengo xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoaren arabera atxikipen ez aplikatzeko.

Non eta nola eska dezakezu?

Zentsoak: ziurtagiriak

Loturak

Martxoaren 20ko 4/2019 Foru Araua, Irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko Araua

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Erlijiozko elkarteak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli