www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001874

Berrinbertsioagatik salbuespena aplikatzea. Ohiko etxebizitza zer den. Kasu berezia: kopuruak ordaindu beharra familiaren etxebizitzagatik, zergadunaren ohiko etxebizitza ez izan arren.


  

Etxebizitza ohiko etxebizitzatzat hartzeko gero berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplikatu ahal izateko, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 87. artikuluko 8. idatz-zatian eta Zergaren Araudiko 67. artikuluan xedatutakoa bete behar da.

Hain zuzen ere, aurreko bigarren manuan ezarri denaren arabera, berrinbertsioagatik salbuespena aplikatzeko, zergadunak bete ohiko etxebizitza eskualdatu duela pentsatuko da eraikin hori une horretan bere ohiko etxebizitza denean edo, bestela, eskualdatu aurreko bi urteetako edozein egunetara arte halakotzat hartu denean (abenduaren 10eko 7/2008 Foru Arauko hirugarren xedapen gehigarria eta abenduaren 23ko 3/2009 Foru Arauko bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, modu iragankorrean epealdi hau lau urtera luzatu da xedapen horietan ezarritako kasuetarako).

Hala ere, salbuespena honako hauei ere aplikatuko zaie: aurretik noizbait zergadunarentzat ohiko etxebizitza izan dena eskualdatuta lortutako ondare-irabaziei, baldin eta bertan bizi ez bada epaile batek senar-emazteak banantzeko edo izatezko bikotea azkentzeko prozedura batean emandako erabakiagatik.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzeko ezinbestekoa da eskualdatutako etxebizitza familiarra zergadunaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea izan denaren ohiko etxebizitza izatea; bien ondorengoak egonez gero, haien ohiko etxebizitza ere izan behar da, araudian ezartzen denarekin bat etorriz, baldin eta abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 79. artikuluan araututako kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen badute.

(*) COVID-19aren osasun-larrialdiaren ondoriozko foru dekretu arauemaileek ezarritako neurriak.

Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat etorriz, ohiko etxebizitza 2018ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean eskuratzen bada, 2 urtetik 3 urtera luzatzen da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Arautegiko 67.4 artikuluan ezarritako epealdi orokorra; arautegi hori Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuak onetsi zuen (3/2020 Foru Dekretu Arauemailea, apirilaren 28koa, 2. artikuluko 5. puntua -interpretazioa: 7/2020 Jarraibidea, uztailaren 1ekoa, Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiarena, apirilaren 28ko 3/2020 Foru Dekretu Arauemaileari buruzkoa, 3.5.1 artikulua-; 11/2020 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 1ekoa, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoa).

Beraz, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak 49. artikuluan arautzen duen berrinbertsioaren salbuespena aplikatzeko, ohiko etxebizitza 2018ko urtarrilaren 1etik

2021eko abenduaren 31ra bitartean eskuratzen bada, ulertuko da zergaduna bere ohiko etxebizitza eskualdatzen duela eraikina beraren ohiko etxebizitza bada une horretan edo eskualdaketa-egunaren aurreko hiru urteetako aldiko egunen batean izan bada.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak 49.3 artikuluan arautzen duenarekin bat etorriz, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Arautegiko 67.4 artikuluan ezartzen den epealdi-luzapena (arautegi hori Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuak onetsi du) honako kasu hauetan ere aplikatu daiteke: aurretik noizbait zergadunarentzat ohiko etxebizitza izan dena eskualdatuta lortutako ondare-irabaziei, baldin eta bertan bizi ez bada epaile batek senar-emazteak banantzeko edo izatezko bikotea azkentzeko prozedura batean emandako erabakiagatik.

Loturak

2019/1 8.21 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ohiko etxebizitza zer den

Itzuli