saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001869

Berrinbertsioaren ziozko salbuespena. Berrinbertsioa egiteko epealdia

PFEZen arautegian, oro har, ez da ezarri zergaduna Zergaren Araudiko 49. artikuluan berrinbertsio-konpromisoa gauzatzeko ematen diren epealdiak bete beharretik salbuetsita dagoen kasurik.

Hala ere, azken ondore horietarako, kontuan hartu behar da abenduaren 10eko 7/2008 Foru Arauko hirugarren xedapen gehigarriak hauxe ezarri duela: 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitartean ohiko etxebizitza eskualdatuz gero edo aldi horretan eskuratu eta gero eskualdatuz gero, berrinbertsioa egiteko epealdia lau urtekoa da (dela ohiko etxebizitza eskualdatu aurretik, dela ondoren).

Abenduaren 23ko 3/2009 Foru Arauko bigarren xedapen gehigarriak epealdi hori hedatu du 2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra bitartean ohiko etxebizitza eskualdatzen denerako eta ohiko etxebizitza aldi horretan eskuratu eta gero eskualdatzen denerako.

Loturak

8.19 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli