saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001817

Banako gaixotasun-asegurua

Honelako aseguruak prestazio hauek eman ditzake:

  1. Kapital bat, aurrez finkatutako eguneko kopuru baten arabera zehazten dena eta laguntza medikuaren gastuekin zerikusirik batere ez duena; aseguratuak gaixotasun batek, arruntak zein lanekoak, jota dagoen artean jasotzen du eta lanerako ezintasuna iraunkor bihurtzen bada iraungi egiten da.
  2. Oroharreko prestazioa, aseguratua gaixotasun arrunt edo laneko batek jota dagoenean.

Aipatutako prestazioen ondoriozko etekinak onuradunari sortzen dion errenta ondare irabazia izango da, hain zuzen ere jasotako prestazioaren eta hura sortu duen edo duten sarien zenbatekoaren arteko kendura. Hala ere, aseguru-kontratu horien prestazioen ondoriozko etekina higigarrien kapitalaren etekintzat hartuko da, PFEZaren Foru Arauan ezarritakoaren arabera (13/2013ko 36. artikulua.) , prestazioa elbarritasunagatik jasotzen bada.

Hala ere, zergadunak ordaindu behar duen zenbatekoa aurrezkiaren errentatzat hartuko da.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli