saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001653

Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde batek emandako prestazio mistoak: Zergaren Araudiko 15. artikuluko 1. idatz-zatia

Kontingentzia bat gertatzeagatik, gaixotasun larriagatik, iraupen luzeko langabeziagatik edo bestelako arrazoiren batengatik lehenbizikoz kopuru bat jasotzen denean kapital bakarraz gainera aldizkako errenta ere ematen bada, lortutako kopuruak lanaren etekin oso gisa integratzeko ehuneko hauek aplikatu behar dira:

  1. Errenta gisa jasotako prestazioari dagokionez, ekitaldian jasotakoaren %100.
  2. Kapital gisa jasotako kobrantzari dagokionez, %60, baldin eta BGAEra lehenengo ekarpena egin zaionetik bi urte baino gehiago igaro badira. Epe hori ez da galdagarria izango baliaezintasunagatiko edo mendekotasun-egoeragatiko prestazioen kasuan.

Honen ondoreetarako, errenta prestazioa da aldizkako ordainketak, bi edo gehiago jarraian, eta urte bakoitzean gutxienez ere ordainketa bat jasotzea.

Pentsio-planen edo 13/2013 Foru Arauko 18 a) 4, 5, 7 eta 8. artikuluetan ezarritako gizarte aurreikuspeneko gainerako sistemen prestazioak jasotzen diren kasuetan, irizpide berak aplikatuko dira.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli