www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900006165

Bizkaiako zergadun bat Poliziako Kidego Nazionaleko kidea daeta Bizkaian dagoen polizia zentro batean bizi da. Eraikitze prozesuan zegoen higiezin bat erosi zuen Santanderren; Jakin nahi du ohiko etxebizitzan inbertitzegatiko kenketa aplika dezakeen Santanderreko etxebizitzaren erosketari dagozkion zenbatekoen gainean.


  

Zergadunak ohiko etxebizitza bat dauka bere lana edo enplegua dela eta (nahiz eta langilea bertan bizi izatera behartuta ez egon). Beraz, gauzak horrela, kenketa aplikatu ahalko du etxebizitzari dagozkion zenbatekoen gainean, honako baldintza hauek (besteak beste) betetzen dituen neurrian:

  1. etxebizitza ez erabiltzea;
  2. etxebizitza okupatzea benetan eta etengabe, lana edo enplegua uzten duen egunetik zenbatuta hamabi hilabeteko epearen barnean; eta
  3. une horretatik aurrera, bertan egotea hiru urteko gutxieneko epe jarraituan.
Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Bizkaitik kanpo etxebizitza

Itzuli