www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005865

Ohiko etxebizitza bitan bereziko duen 65 urtetik gorako pertsona nagusi batek ohiko etxebizitza hori saltzean eskuratutako irabazian salbuespena aplikatzea, eta bat saldu eta bestean bizitzea edo biak saltzea.


  

2 etxebizitzen edo baten irabaziaren salbuespena aplikatu dezake, 400.000 euroko salbuespenaren mugarekin, bai bi higiezinen salmentaren ondoriozko irabazian era bateratuan aplikatuta, edo, finka bakarra saltzen, hari aplikatuta. Baldintzak betetzen ditu, eskualdaketa kostu bidezkoa baita eta 65 urtetik gorakoa baita (besterentzearen unean beteta dauzka 65 urteak). Salbuespena aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da eskualdatu den higiezina zergadunaren ohiko etxebizitza izatea besterentzearen unean, edo izaera hori edukitzea eskualdaketa-dataren aurreko bi urteetako edozein egunera arte.

Salmentaren ondoriozko ondare-irabaziaren edo galeraren zenbatekoa besterendu nahi diren higiezinen eskuraketa eta eskualdaketa-balioen artean dagoen aldeak zehaztuko du. Ondorio horietarako guztietarako, zergadunaren ohiko etxebizitzaren segregazio edo banaketak ez du inolako aldaketarik eragingo haren ondarearen osaeran (eta horrenbestez, ez du ondare-irabazi edo galerarik sortuko). Horrenbestez, segregazio edo banaketa horretatik ateratzen diren higiezinek jatorrizko finkaren eskuraketa-balio eta data berak izango dituzte. Kontuan hartu beharko da etxebizitza berrietako bakoitzari egotz dakiokeen zatia, bai eta erosketaren berezko zergak eta gastuak ere, aipatu etxebizitzei esleitutako proportzio berean.

Loturak

Kontsulta osoa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eskuraketa

Itzuli