Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900005836
Orokorrean, ondare-irabaziak eta ondare-galerak ondare-aldakuntza gertatzen den zergaldiari egotziko zaizkio. Kontsulta honetan aurkeztutako kasuan, etxebizitza eskualdatu den zergaldiari egotziko zaio, nahiz eta salmenta indargabetze-baldintzaren pean egon.
Hala ere, epeka edo prezio geroratuarekin egindako eragiketen kasuan, zergadunak eragiketa horien bidez lortutako errentak modu proportzionalean egotzi ahal izango ditu, hitzartutako kobrantzak galdagarriak izan ahala. Ildo horretan, eragiketak epeka edo prezio geroratuarekin egiten direla jotzen da beren prezio osoa edo horren zati bat ondoz ondoko ordainketetan jasotzen denean, betiere, ondasuna eman denetik epearen mugaegunera arte igarotako denbora urtebetetik gorakoa bada.
Baina bidezkoa da adieraztea, era berean, 2014ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 105. artikuluan aukeren zerrenda itxi bat dagoela; Zergaren autolikidazioa aurkezten denean nahitaez erabili beharreko aukerak dira, ZFAOren 117. artikuluan adierazitakoaren ondorioetarako. Kontsultan aipatutako denbora-egozketaren erregela bereziaren aplikazioa ez dago aukera horien artean.
Hori dela eta, Bizkaiko Foru Ogasunak orain arte jarraitutako administrazio-jardunbidearen arabera, kontsultagileak bere autolikidazioa zuzentzeko eskatu ahalko du, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 118.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eperako edo prezio atzeratuko eragiketen aldi baterako egozpenaren irizpidea aplikatzeko, betiere, logikoa den bezala, PFEZ Foru Arauko 59. artikuluan horretarako eskatutako baldintzak betetzen baldin badira.
Ohiko etxebizitzan egindako berrinbertsioaren ziozko salbuespena. Aldi baterako egozpena