www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005565
Denbora-betekizunak: eskubidearen sorrera eta iraungipena
 
Hauxe da eskubidearen sorreraren erregela orokorra: kuota kengarria sortzen denean sortzen da, eragiketaren frogagiria edukiz gero.
Erregela bereziak daude ondoko kasu hauetarako:
- Garraio ibilgailu berrien lantzean behingo emateak: ibilgailua ematen denean.
- Kutxa-irizpidearen araubide berezian: benetan ordaindutako zenbatekoen prezioaren ordainketa osoa edo partziala egiten den momentuan edo, ordainketa egin ez bada, eragiketa egin eta hurrengo urteko abenduaren 31n.
- Araubide orokorrean egiten diren arte-objektuen, antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen eskuraketetan jasaten diruen kuotak: birsaltzaileak egiten duen ematearen gaineko zerga-kuota sortzen denean.
- Inportazioekin berdinetsitako eragiketak, aitorpena epealdiaren barruan aurkeztuz gero: aitorpenaren zergaldia amaitzen denean.
Kenkarirako eskubidea sortzen denetik 4 urte pasatutakoan iraungitzen da.
Kenkaria egiteko eskubidearen bidezkotasuna edo kenkariaren zenbatekoa administrazio edo jurisdikzio ika-mika baten ebazpenaren pentsura badago, eskubidea ebazpena edo epaia irmoa den egunetik bost urte pasatutakoan iraungiko da.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli