Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004915
Tratamendua 2025eko abenduaren 31ra arte.
Hauxe da lehen prestazioa, ondore guztietarako: Zergaren Araudiko 15.2 artikuluan aipatzen diren kontingentzietako bat gertatzeagatik ekitaldi batean kapital modura lortzen diren diru kopuruen multzoa, ordaintzaile bat baino gehiago egon arren.
Hala ere, hainbat BGAEren prestazioak hainbat ekitalditan mailakatuta hartzen direnean zein kapital-prestazioa zatikatuta jasotzen denean, zergadunak ez dauka nahitaez integratu beharrik prestazioa kobratzen duen lehenengo urtean kapital gisa jasotzen dituen kopuruen ehuneko 60. Aitzitik, bigarren ekitaldian eta hurrengoetan modu berean lortzen dituen kapital zenbatekoei ehuneko hori aplikatzea hautatu ahal izango du, baldin eta lehendik aplikatu ez badie.
Pentsio-planen edo 13/2013 Foru Arauko 18. artikuluko a) idatz-zatiko 4., 5., 7. eta 8. zenbakietan araututako gizarte aurreikuspeneko gainerako sistemen prestazioak jasotzen diren kasuetan, irizpide berak aplikatuko dira.
Tratamendua 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Hauxe da lehen prestazioa, ondorio guztietarako: Zergaren Erregelamenduaren 15.2 artikuluan aipatzen diren kontingentzietako bat gertatzeagatik ekitaldi batean kapital modura lortzen diren diru kopuruen multzoa, ordaintzaile bat baino gehiago egon arren.
Hala ere, zenbait BGAEren prestazioak zenbait ekitalditan mailakatuta hartzen direnean zein kapital-prestazioa zatikatuta jasotzen denean, ez dago nahitaez integratu beharrik prestazioa kobratzen den lehenengo urtean kapital gisa jasotzen diren kopuruen ehuneko 70. Aitzitik, bigarren ekitaldian eta hurrengoetan modu berean lortzen diren kapital zenbatekoei ehuneko hori aplikatzea hautatu ahal izango da, baldin eta lehendik aplikatu ez badira.
Hori dela eta, ez dauka inolako eraginik Berrikuspen Fiskalerako Foru Arauak legerian egin duen aldaketaren ondorioz aplikatuko zen 100eko 100etik beherako portzentajea 100eko 70 ez izateak. Hau da, 100eko 60 aplikatu bada 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen (baina 2014ko urtarrilaren 1az gero), indarrean egon den arautegiari jarraikiz, erretiroagatik, kasurako, ezin integratu izango da 100eko 70 kontingentzia beragatik.
Irizpide berak aplikatu behar dira pentsio-planen prestazioei, bai eta 18 a) artikuluaren 4. zenbakiko gizarte aurreikuspeneko gainerako sistemen prestazioei ere; salbuespena: gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzaren araubide bereziaren sistema alternatibo gisa jarduten dutenean; 13/2013 Foru Arauaren 5., 7. eta 8. zenbakietakoak.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak