www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900004912

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, 60.2a artikulua: gauzazko ordainsaria ordaintzailearen etxebizitza erabiltzea denean.


  

Gauzazko lan-etekinak erregela berezi hauen arabera baloratuko dira:

Ordaintzailearen jabetzako etxebizitza bat erabiltzen den kasuetan, hau da gauzazko etekina: etxebizitza hori dela-eta Ondarearen gainezko Zergari buruzko Foru Arauan xedatzen denaren arabera konputatu behar den balioa bider %8 egitetik ateratzen den zenbatekoa.

Ordaintzailearen jabetzakoa ez den etxe bat erabiltzen den kasuetan, hau da gauzazko etekina: etxebizitza horrek ordaintzaileari sortzen dion kostua -tributuak eta gastuak barne-, baina balorazio hori ezin da txikiagoa izan aurreko lerroaldean xedaturikoa aplikatuz ateratzen dena baino.

Halaber, ordaintzaileak etxea erabiltzetik datozen gastuak ordaintzen dituenean (ura, gasa, argindarra eta etxeari loturiko beste edozein gastu), gastuok hari dakarkioten kostua.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gauzazko ordainsariak

Itzuli