www.bizkaia.eus/guregida


Kontsultak Identifikazio zenbakia: 900002955

Ondarearen gaineko Zergako subjektu pasiboak, jaraunslea denak, agiri egokiak aurkeztu ditu Administrazio eskudunak Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergarengatik bidezkoa den likidazioa egin dezan, eta jakin gura du ea ondasunak adjudikatu arte itxaron behar den haien balioa Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenean sartzeko.


  

Banaketako berdintasunaren abiaburua kontutan hartzea dago. Berorren arabera, testamentugileak berariazko adjudikaziorik egiten ez badu, uste da ezen doakienek egiten dituzten zatiketak eta adjudikazioak zergaren ondoreetarako erabateko berdintasunez egin balira bezala hartuko direla, eta oinordetza araupeturik duten arauen arabera. Horrelakoetan, hori guztia dela eta, jaraunslearen ondarean sartzen den ondare balioa zehaztu ahal da, jaraunspeneko ondasunak oraindik zehazki adjudikatu ez badira ere.

Horrela bada, jaraunspena onartuta, kausatzailea hiltzen den datatik atzera begirako ondoreekin (Kode Zibilaren 989. artikulua), ondare balore hori, Ondarearen gaineko Zerga sortzen den datan, aipatu urteko abenduaren 31n, subjektu pasiboari eratxiki ahal zaizkion eduki ekonomikoko eskubideek eta ondasunek osatuta baitago, Ondarearen gaineko Zergaren urte horretako aitorpenean sartu beharko da.

Informazio gehiago

Itzuli