Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1
Errentan emandako etxebizitzei dagokienez, PFEZri buruzko 13/2013 Foru Arauaren 32.1. artikuluak hau xedatzen du:
Etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %30ko hobaria aplikatuko da (hobaria %70koa da tenkatutako eremuetan alokairu berriak izanez gero, eta Bizigune edo ASAPen integratutako alokairuak). Era berean, kengarritzat hartuko da, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak erosi, birgaitu edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa gastuak ere; ez ordaintzeagatiko aseguru-primak ere kengarriak izango dira (gehienez 300 €).
Hobariaren eta gastuaren baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoitzerako, etekin garbi negatiborik”
Errentan emandako etxebizitzaren gastu kengarriak:
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31
Errentan emandako etxebizitzei dagokienez, PFEZri buruzko 13/2013 Foru Arauaren 32.1. artikuluak hau xedatzen du:
"Etxebizitzetatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoitzeko lortutako etekin osoen %20ko hobaria aplikatuko da. Era berean, kengarritzat hartuko da, etekinak sortzen dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak erosi, birgaitu edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finantzaketa gastuak ere.
Errentan emandako etxebizitzaren gastu kengarriak:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.