Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001934
Etxebizitzaren eraikuntza eta ohiko etxebizitzaren eskuratzea asimilatu egingo dira, baldin eta zergadunak zuzenean ordaintzen baditu obrak egitearen ondoriozko gastuak, edo obren sustatzaileari konturako kopuruak ematen badizkio, betiere obra horiek gehienez ere erregelamenduz ezarritako epean amaitu beharko dira, inbertsioa hasten denetik zenbatzen hasita.
Eraikuntzarako lau urteko epea indarrean dago.
Ondorio horietarako, 2024ko abenduaren 31ra arte, lau urteko epea ezartzen da, oro har, eraikuntza-lanak amaitzeko. Epe hori ohiko etxebizitzako inbertsioarekin lotutako irabaziren bat lortzen den lehen ordainketatik aurrera hasiko da zenbatzen (kenkaria aplikatzea, etxebizitza-kontuko saldoaren erabilera, berrinbertsioa gauzatzea).
COVID-19arekin lotutako Foru Dekretu Arauemaileetatik eratorritako hedapen automatikoa.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua eta hura garatzeko xedapenak aplikatzeko irizpide jakin batzuk ezarri dituen Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiaren apirilaren 8ko 1/2025 Jarraibideak puntu hau garatzen du.
Eraikitzeko sei urteko epealdia indarrean.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, oro har, sei urteko epealdia egongo da eraikuntza-obrak amaitzeko; epealdi hori ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren lotutako onuraren bat (kenkariaren aplikazioa, etxebizitza kontuaren saldoaren helburua, berrinbertsioa gauzatzea) sortzen duen lehenengo ordainketatik aurrera zenbatu behar da.
Beraz, Zergaren Araudiaren 68. artikuluaren testu berriaren arabera, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sei urtekoa izango da ohiko etxebizitza eraikitzeko epealdia.
Epealdi hori bera edukiko dute 2025eko urtarrilaren 1erako aurreko epealdia (4 urte) agortu ez zaien zergadunek. Sei urteko epealdia ordura arte igarotako denbora kontuan hartuta zenbatuko da.
15.8.13 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak