Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001924
Finantza gastuak (hipotekaren eskritura, mailegua, irekiera-komisioa...) ohiko etxebizitzaren ziozko kenkariaren oinarrian integratuko dira, eta ez soilik inoren kapitalak erabiltzeagatik ordaindutako interesak.
Besteren finantzaketa erabiltzearen ondorioz sortutako gastuen barnean finantza erakundeek hipoteka-maileguak emateko baldintzetan sartu ohi dituzten bizitza-aseguruen primak daudela ulertuko da; horietan, aseguru-hartzailea eta aseguruduna mailegu-hartzailea da, eta onuraduna kreditu-erakundea da.
Hala ere, prima horiek inolaz ere ez dira higiezina eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntza kalkulatzeko kontuan hartu beharreko etxebizitzaren eskuraketa-balioan aintzat hartuko.
Finantza erakundeek ohiko etxebizitza eskuratzeko ematen dituzten maileguetarako adostutako zenbatekoen ordainketetan atzeratzeagatik kobratzen dituzten korrituak ez dira kengarriak.
15.8.1 Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak