Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001872
Etxebizitza baten salerosketa-kontratua eroslearen ez-betetzearen ondorioz suntsitzen bada, saltzaileari eman beharreko kalte-ordainak (kontura emandako kopuruak, erresak edo seinaleak galtzea, besteak beste) ondare galerak izango dira harentzat, hain zuzen ere ondare elementuen eskualdaketen ondoriozkoak ez bestelakoak.
Galera horiek ondare aldakuntza gertatzen den zergaldiari egotziko zaizkio, hau da, kontratua suntsitu eta saltzaileari kalte-ordaina eman beharra sortzen den ekitaldiari.
Horregatik, aurrean aipatutako ondare galerak zerga oinarri orokorrean integratu eta konpentsatu behar dira, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 65. artikuluan ezarri den bezala.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak