www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001744

13/2013 Foru Arauko 32.2 art. : etxebizitzarena ez beste errentamendu batzuk. Amortizazio, konponketa eta hobekuntzagatiko gastuak


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31

Ez dira etxebizitza-errentamenduak finka batean jarduera industriala, merkataritzakoa, artisautzakoa, lanbidekoa, aisialdikoa, laguntzakoa, kulturala edo irakaskuntzakoa egiteko asmoarekin egiten direnak, sinatzaileak gorabehera (Hiri-errentamenduei buruzko Legearen 3.2 artikuluaren bigarren tartekia)..

Amortizazio gastuak (eguneratzeke)

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eta Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak finkatutako interpretazio-ildoari jarraituz, higiezinen kapitalaren etekinetatik kendu ahal da erabileraren edota denboraren igaroaren poderioz etekinak sortu dituzten ondasunek jasandako narriaduraren zenbatekoa, are dohainik eskuratu badira ere.

Beraz, higiezinaren urteko amortizazioaren zenbatekoak eragingarritasuna baldintza betetzen badu, urtean egindakoen zenbatekoa ez delako ondasun higiezina eskuratzeko kostuaren (lurraren balioa kenduta) ehuneko 3 baino gehiago, gastu hori kengarria izango da, higiezinaren balio-galeratzat hartuko da eta. Laburbilduta, ehuneko 3 edo gutxiago higiezinaren balio-galeratzat hartuko da eta gastu kengarria izango da kapital higiezinaren etekin garbia kalkulatzeko. (hain zuzen ere, errentatzen dena etxebizitza ez da bada edo, etxebizitza izanez gero, bertan jarduera ekonomikorik egiten ez bada).

Hori dela eta, kontuan eduki behar da errentaren gaineko zergaren arautegian ez dela ezartzen gutxieneko amortizazio-ehunekoa; gehienekoa baino ez da ezartzen. PFEZaren Araudiaren 47. artikuluan sozietateen gaineko zergaren gehieneko amortizazio-aldiaz ezartzen duena jarduerari lotuta egon diren higiezinei baino ez zaie aplikatzen (ez da aplikatzen kapital higiezinaren etekinei dagokienez).

Alokairurako konponketa- eta kontserbazio-gastuak.

Jarduera ekonomikoa egiten den etxebizitzak eta etxebizitza ez diren ondasun higiezinak, errentatuta ez daudela errentatu nahi direnak, konpontzeko eta artatzeko egiten diren gastuak gastu kengarriak izango dira kapital higigarriaren etekin garbia kalkulatzeko zergadunak gastuok jasaten dituen ekitaldian (nolanahi ere, gogoan eduki behar da gastu kengarri guztien baturak ezin duela eragin ondasun higiezinaren etekin garbia negatiboa izatea).

Hori dela-eta, koerlazioa egon behar da ondasun higiezina konpontzeko eta artatzeko egiten diren gastuen eta hura errentatuta lortzen diren diru-sarreren artean. Beraz, konponketen eta artapen-lanen helburu bakarra kapital higigarriaren etekinak lortzea izan behar da (errentamenduaren bidez edo erabiltzeko eta gozatzeko eskubideak eratuta edo lagata), ez titularrak ondasun higiezina gozatzea (ezta aldi batez ere).

Gastu finkoak eta ohikoak (erkidegoa, OHZ eta abar) eta ondasun higiezineko instalazioak erabiltzeak eragiten dituenak (argia, ura...) direla-eta, gastuen eta diru-sarreren arteko ezinbesteko koerlazioa kontuan edukita, honako hauek bakarri dira kengarriak: ondasun higiezina errentatuta dagoen artean egiten direnak. Horrenbestez, ez dira kengarriak ondasun higiezinak okupatuta ez dauden aldiei egotzi beharreko gastuak.

 
Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Itzuli