www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001743

Etxebizitzaren errentamendua: 13/2013 Foru Arauko 32.1-5 artikulua


  

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31

Errentatzaileari egotzi beharreko fiskalitateari eta kapital higiezinaren etekinen tratamenduari dagokienez, Zergaren Foru Arauaren 32. artikuluan hainbat hobari-ehuneko arautzen dira, etekin osoei gastu gisa aplikatzeko, errentan hartzen den etxebizitzaren tipologiaren arabera. Hain zuzen ere, honako hauek hartzen dira kontuan: etxebizitzak etxebizitza-premia iraunkorra asetzen duen; bizitegi-merkatu tentsionatutzat jotako zona batean dagoen eta alokairu-errentan erreferentziazko indizeekin bat datozen zenbatekoak bakarrik sartzen diren; etxebizitza-programa publiko baten barruan laga den; errentatzaileak alokairu-errentan erreferentziazko indizeekin edo bitartekaritza publikoko prezioekin bat datozen zenbatekoak bakarrik sartzen diren; aurrekoak ez bezalako etxebizitza den eta bertan jarduera ekonomikorik egiten ez den.

 

Urtean zehar errentamendua aldatzen bada, mota bakoitzari dagokion hobaria bereizita kalkulatuko da.

 

Gastu kengarriak.

Gastu kengarriak dira:

 

a)                   Etekinen iturri diren ondasunak edo haiek erabiltzeko edo gozatzeko eskubideak edo ahalmenak eskuratzeko,birgaitzeko edo hobetzeko inbertitu diren besteren kapitalen korrituen zenbatekoa eta finantzaketako gainerako gastuak. Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak aipatu kontzeptuen ordainketari aurre egiteko jasotako diru laguntzen zenbatekoa, baldin eta salbuetsirik egongo badira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.

 

b)                   Errentamenduagatik zergadunak jaso behar dituen errentak (denak edo batzuk) ez ordaintzea estaltzen duten aseguruen primen zenbatekoa, muga honekin: 300 euro.

 

Zenbateko hori higiezin eta aitorpen bakoitzeko aplikatzen da; beraz, baterako tributazioan muga 300 euro da higiezin bat zenbait jaberena denean.

 

Kreditu-aseguruen gastu hau ez da kengarria etxebizitza programa publiko baten barruan lagatzen denean, ez eta errentamenduaren bidez errentatzailearen etxebizitza-premia iraunkorra asetzen ez denean ere (jarduera ekonomikoa egiten ez bada).

 

Nolanahi ere, hobariaren eta gastu kengarrien baturaren ondorioz higiezinaren etekina ezin da izan negatiboa.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli