www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001726

13/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, 26. artikulua: Jarduerari utziz gero, aurretik desafektatzea.


  

5. (...) Jarduerari uzten zaionean, ondare-elementuak jarduerari uzten zaion ekitaldiaren aurretik jaregitetzat joko dira, salbu eta zergadunak jarduera utzi ondorengo hiru urteko epean berriro ekiten badio edozein jarduera ekonomikori.

Apartatu horren testuaren arabera, aipatutako kasuetan ondare-elementu guztien desafektazioa gertatzen dela ulertu behar da (merkataritza-funtsa barne).

Sozietateen gaineko zergaren foru arauaren 25. artikuluak xedatzen duenaren arabera, merkataritza-funts baten zerga-narriadura gisa zerga-oinarritik kentzen diren kopuruak zerga-oinarriari gehituko zaizkio narriaduraren edo eskualdaketaren ondorioz merkataritza-funtsaren balioa zuzentzen bada.

Sozietateen gaineko zergaren foru arauaren 25. artikuluaren aplikazioaren ondorioz itzuli gabeko zenbatekorik egonez gero, kargapean ez dagoen ondare-irabazian sartuko da; horren barruan kontabilitateko irabazia eta zerga-narriaduren eta kontabilitateko narriaduren arteko kenketaren emaitzako gehiegizko kopuruen ondoriozko itzulkinak sartuko dira.

Arrazoinamendu bera aplikatu ahal zaie amortizatzeko askatasuna, amortizazio azkarra edo baterako amortizazioa aplikatuta gertatzen diren zerga-amortizazioen eta kontabilitateko amortizazioen arteko gehiegizko kopuruei. Beraz, itzuli gabe zeinu positiboarekin gelditzen den gehiegizko zerga-amortizazioa ez da bereiziko, baizik eta kargapean ez dagoen ondare-irabaziaren kalkuluan sartuko.

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli