www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001656

Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeen (edota pentsio-planen) prestazioak kapital gisa zatika jasotzea hainbat ekitalditan.


  

Tratamendua 2025eko abenduaren 31ra arte.

Borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeek emandako kapital prestazioen zergatratamendua prestazio horiei guztiei dagokie.

Beraz, zergaduna zenbat erakundetako bazkide izatea gorabehera, Zergaren Araudiko 15.2 artikuluan aipatzen diren kontingentzietako bakoitzagatik urtean jasotako kapitalprestazioei emango zaie zerga-tratamendu hau.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ezin da aplikatu ehuneko 60ko tasa hurrengo ekitaldietan.

Urte bakar batean jasotzen ez badira, aurrean aipatutako kontzeptu bakoitzagatik jasotako lehenengo prestazioaren edo kopuruaren ehuneko 60 integratuko da, ezarritako betekizunak betez gero.

Pentsio-planen edo 13/2013 Foru Arauko 18 a) 4, 5, 7 eta 8. artikuluetan araututako gizarte aurreikuspeneko gainerako sistemen prestazioak kapital gisa jasotzen diren kasuetan, irizpide berak aplikatuko dira.

Tratamendua 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek itzulitako ekarpenen eta kontribuzioen prestazioen zergatratamendua prestazio horiei guztiei dagokie.

 

Beraz, zergaduna zenbat entitatetako bazkidea den gorabehera, Zergaren Erregelamenduaren 15.2 artikuluan aipatzen diren kontingentzien ondoriozko kapital prestazioen zerga-tratamendua urte batean kontingentzia bakoitzagatik jasotakoei soilik aplikatu ahal zaie.

 

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera ezin da aplikatu ehuneko 60ko integrazio-tasa, ez 100eko 70ekoa, hurrengo ekitaldietan, arrazoi beragatik.

 

Urte bakar batean jasotzen ez badira, aurrean aipatutako kontzeptu bakoitzagatik jasotako lehenengo prestazioaren edo kopuruaren 100eko 70 integratuko da, hain zuzen ere aurretik egindako ekarpenak eta kontribuzioak iizultzeagatik jasotzen badira eta ezarritako gainerako baldintzak betetzen badira.

 

 

Irizpide berak aplikatu behar dira pentsio-planen kapital-prestazioei, bai eta 18 a) artikuluaren 4. zenbakiko gizarte-aurreikuspeneko gainerako sistemen kapital-prestazioei ere; salbuespena: gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzaren araubide bereziaren sistema alternatibo gisa jarduten dutenean; 13/2013 Foru Arauaren 5., 7. eta 8. zenbakietakoak.

 

Loturak

Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak

Informazio gehiago

Itzuli