Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001653
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2025/12/31
2025eko abenduaren 31ra arteko tratamendua.
Kontingentzia bat gertatzeagatik, gaixotasun larriagatik, iraupen luzeko langabeziagatik edo bestelako arrazoiren batengatik lehenbizikoz kopuru bat jasotzen denean kapital bakarraz gainera aldizkako errenta ere ematen bada, lortutako kopuruak lanaren etekin oso gisa integratzeko ehuneko hauek aplikatu behar dira:
Honen ondoreetarako, errenta prestazioa da aldizkako ordainketak, bi edo gehiago jarraian, eta urte bakoitzean gutxienez ere ordainketa bat jasotzea.
Pentsio-planen edo 13/2013 Foru Arauko 18 a) 4, 5, 7 eta 8. artikuluetan ezarritako gizarte aurreikuspeneko gainerako sistemen prestazioak jasotzen diren kasuetan, irizpide berak aplikatuko dira.
Tratamendua 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Zergaren Foru Arauaren 18. artikuluaren a) letran aipatzen diren prestazioak (1., 2. eta 4. zenbakietakoak ez besteak), gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziaren sistema alternatibo gisa jarduten dutenean, bai eta 6. zenbakian aipatzen direnak ere, modu mistoan jasotzen badira (denetariko errentak eta kapital-kobrantzak), Zergaren Foru Arauaren 19. artikuluaren 2. apartatuaren b) letran ezartzen den integrazio-portzentajea kapital gisa jasotako kopuruei baino ezin izango zaie aplikatu, hain zuzen ere lortutako errentagarritasunari dagokion zatiari (kapital higigarriaren etekin modura kargatzen ez diren errentak).
Irizpide berak aplikatu behar dira pentsio-planen prestazioei, bai eta 18.a) artikuluaren 4. zenbakiko gizarte aurreikuspeneko gainerako sistemen prestazioei ere; salbuespena: gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzaren araubide bereziaren sistema alternatibo gisa jarduten dutenean; 5., 7. eta 8. zenbakietakoak.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak