www.bizkaia.eus/guregida


Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001649

PFEZren Araudiko 14. artikulua: enpresak langileari ordaintzen dizkion osagarrien kobrantza kapitalizatuaren zerga-tratamendua


  
  1. Osagarriak biziartekoak badira:

    Kasu hau Zergaren Erregelamenduaren 14.1.e) artikuluak argitzen du; izan ere, haren arabera muga gabeko iraupeneko soldata-osagarriak, pentsioak edo urtekoak konpentsatzeko edo ongitzeko ordaintzen diren kopuruak edo lan-baldintzak aldatzearen zioz ordaintzen direnak zergaldi bakar bati egozten bazaizkio, kopuru horiei ehuneko 50eko integrazio-ehunekoa aplikatu behar zaie.

    Kasu honetan sartzen dira, halaber, erretiro atzeratuaren ondorioz kapital moduan jasotzen diren kopuruak, denboran zehar modu nabarmen irregularrean lortutako etekinak diren aldetik, baldin eta oroharreko zenbatekoa hautatzen bada, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 210. artikuluaren 2. apartatuaren b) edo c) letran ezartzen denarekin bat etorriz.

  2. Osagarriak aldi baterakoak badira:

    Ezin da aplikatu aurreko artikulu hori, osagarriak ez baitira muga gabekoak. Ondorioz, sortzapen-aldiaren araberako integraziorako irizpide orokorrak hartu behar lirateke aintzat, sortzapen-aldia osagarri kapitalizatuak jasotzeko eskubidea amaitzeko falta den denbora dela.

    Hori dela eta, oro har, errenta baten sortzapen-aldia honako hau da: zergadunak errenta hori kobratzeko eskubidea edukitzeko behar duen denbora, errentaren zenbatekoa kalkulatzeko balio duena.

Lan-baldintzen aldaketa.

Erregelamenduaren 14.1.e) artikuluan arautzen den kasua gertatu dela pentsatzeko, ez da berariaz eskatzen Langileen Estatutuen 41. artikuluan ezartzen den kasua izatea. Aski da aldaketa estrategia-aldaketa edo berregituratze baten ondoriozkoa izatea, nahiz eta baldintzak horren eraginpeko langileekin negoziatu eta hitzartu. Horixe ondorioztatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2022ko urtarrilaren 27ko eta 2022ko martxoaren 4ko epaietatik.

Loturak

Informazio gehiago

Itzuli