Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001627
Pertsona fisiko edo juridiko enplegatzaileak berak zuzenean ordaintzen baditu langilearen Gizarte Segurantzako kuotak, kopuru horiek gauzazko ordainsaritzat hartu behar dira eta, beraz, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu behar zaie horiei, Zergaren Erregelamenduaren 87.4 artikuluan xedatutakoa gorabehera. Bertan honako hau ezartzen da: "Halaber, ez dira zenbatuko atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan eduki beharreko oinarrian Gizarte Segurantzako kotizazio hauek: arautegiko xedapenak betetzeko, kooperatibek bazkide langileen gizarte estaldurarako eta laguntza-estaldurarako ordaintzen dituztenak; Gizarte Segurantzari laguntzen dioten mutuek aldi baterako ezintasunean dauden langile autonomoen alde ordaintzen dituztenak".
Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen Erregelamenduaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kopuru horiek, kooperatibek nahitaez ordaindu behar dituztenak, ez dira bazkide langileen edo lan-bazkideen laneko aurrerakinetan sartzen eta, beraz, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko enpresa-kuotaren tratamendu bera aplikatzen zaie (ez dute sortzen ez sarrerarik ez gasturik bazkideentzat).
Gainerako kasuetan, oro har, norberaren lanaren etekin osoei enpresak Gizarte Segurantzari ordaindutako autonomo-kuotak gehitu behar zaizkie eta gero horren emaitzako kopuruari konturako sarrera ere bai, baldin eta enpresak jasan badu.
Hala ere, Gizarte Segurantzari laguntzen dioten mutuek aldi baterako ezintasunean dauden langile autonomoen alde ordaintzen dituzten kuotak direla-eta, mutuek ez dute konturako sarrera egin behar, baina, hala ere, kuota horien ordainketak autonomoarentzako gauzazko diru-sarrera eragiten du, eta horrekin berekin dakar gastu kengarria (beraz, ondorioa neutroa da).
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak